2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Kulturarteko Komunikazioko Informazio Batzordeko burutzaren
eskuordetza ezeztatzea
Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2011ko irailaren 1ean, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:
Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2011ko irailaren 1ean 934/2011 Ebazpena eman du, ezeztatzen duena Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Kulturarteko Komunikazioko Informazio Batzordeko egiazko burutza. Hura José Javier Solabre Herasen esku utzi zen, Alkatetzak uztailaren 19an eman 806/2011 Ebazpenaren bidez.
José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,
Ikusirik Alkatetzak uztailaren 19an eman 806/2011 Ebazpena, bertze burutzen artean, Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Kulturarteko Komunikazioko Informazio Batzordeko burutza José Javier Solabre Herasen esku utzi zuena, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125.a) artikulan xedatuari jarraikiz.
Izanik, aitzinekoa deusetan ukatu gabe ere, delako agindu horren arabera alkatea dela berez informazio batzorde guztien karguagatiko buru, eta José Javier Solabre Heras Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Kulturarteko Komunikazioko Informazio Batzordeko buru ari zela, hain zuzen ere arestian aipatu Alkatetzak haren esku utzi baitzuen; kontuan harturik Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, "egiten den eskuordetzea edozein unetan ezeztatzen ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak."
Ikusirik José Javier Solabre Herasen ukoa zinegotzi izateari eta egoera horrekin ikusteko duten karguei, 2011ko abuztuaren 31n aurkeztu duena (5.954 zenbakiko sarrera erregistroa).
Horiek guztiak horrela izanik eta ikusirik, bertzeak bertze, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43, 44 eta 114. artikuluak, eta egungo legediak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.-Alkatetzaren uztailaren 19ko 806/2011 Ebazpenaren bidez José Javier Solabre Herasen esku utzi zen Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Kulturarteko Komunikazioko Informazio Batzordeko egiazko burutza ezeztatzea, ebazpen honen idazketa egunetik aitzina ondorioak izanik.
Bigarrena.-Xedatzea Gizarte Zerbitzuetako, Berdintasuneko eta Kulturarteko Komunikazioko Informazio Batzordeko egiazko burutza Alkatetza honen esku geldituko dela gaurko egunetik aitzina, bertze norbaiten esku uzten ez den bitartean, Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduko 125.1.a) artikuluan oinarriturik.
Hirugarrena.-Adieraztea ezen, ezeztapen hau deusetan ukatu gabe, Alkatetzaren uztailaren 19ko 806/2011 Ebazpenaren bidez izendatu zirenen esku daudela, batere aldatu gabe, gainerako informazio batzordeetako egiazko burutzak.
Laugarrena.-Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.3 artikuluan oinarriturik, ezeztapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta horren berri emanen zaie Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horiek duten lehen bilkuran eman ere.
Borzgarrena.-Ebazpen hau José Javier Solabre Herasi jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2011ko irailaren 2an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1114790