2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdi publikoaren oinarriak,
taxi-bonoaren banakako gizarte laguntzak jasotzeko
Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko irailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen onestea banakako gizarte laguntzen deialdi publikoaren oinarriak, taxi-bonoen bidez aukerako garraiobidea emateko mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonei, haiendako egokituak dauden ibilgailuetan ibiltzeko, 2012. urtean zehar.
Oinarrien xedea.-Deialdi honen xedea da banakako gizarte laguntzen funtzionamendurako eta kudeaketarako oinarriak ezartzea, taxi-bonoen bidez aukerako garraiobidea emateko mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonei, haiendako egokituak dauden ibilgailuetan ibiltzeko, 2012. urtean zehar.
Jarduerak Antsoaingo bizilagunendako izanen dira.
Esleitzeko modua.-Deialdi publikoa.
Gehieneko zenbatekoa, gutxi gorabehera.-Antsoaingo Udalaren 2012. urteko aurrekontu orokorreko dagokion kontu-sailean zehaztu beharrekoa.
Oinarriak eskuratzea.-Antsoaingo Udaleko Erregistro Orokorrean, Udaletxeko plaza, 1, edota haren web orriko egoitza elektronikoaren bidez: www.ansoain.es.
Eskabideak aurkeztea.-Eskabideak aurkezteko epea 2011ko urriaren 31n amaituko da, 14:00etan, Antsoaingo Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko baitira, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan gaituak dauden edozein erregistrotan.
Antsoainen, 2011ko irailaren 7an.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1114812