1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
32E/2011 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimenaren luzapena ukatzen duena koten aldaketarako, Eguesibarko 17. poligonoko 262. lurzatian. Sustatzailea Jesús Ignacio Larrainzar Ridruejo da.
2011ko maiatzaren 27an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimenaren luzapena ukatzea koten aldaketarako, Eguesibarko 17. poligonoko 262. lurzatian. Sustatzailea Jesús Ignacio Larrainzar Ridruejo da.
2. Egindako eskaera ikusirik, egiaztatu da egindako proiektua ez dela egokitzen hasieran eskatu zenera. Hain zuzen ere, hasierako eskaerak denbora mugatu batean lurrak ekartzea zekarren berarekin. Jarduketa gauzatu ez denez bidezko denbora batean, baimena iraungitzat jotzen da eta, ondorioz, aurkako txostena ematen da bera luzatzeari dagokionez.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Eguesibarko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko abuztuaren 2an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1114857