184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31E/2011 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, "Izkue-Ibero" 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoaren bariante proiekturako (8. eta 9. euskarrien artean), Izkuen, Oltza Zendeako mugapean. Sustatzailea Electra Valdizarbe, S.A. da.

2011ko apirilaren 4an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Proiektaturiko jarduketaren xedea "Izkue-Ibero" linea elektrikoa aldatzea da, hornidura behar berriei egokitzeko. Horretarako, 8. eta 9. euskarriak aldatuko dira, deribazioaren euskarrian hiru XS ebakigailu dituen linearen babes bat paratuko da eta ebakigailu horiek hegaztiak babesteko araudiari egokituko dira.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu. Espedientean, Oltza Zendeako Udalaren aldeko txostena ageri da.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, baldintzapean, "Izkue-Ibero" 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoaren bariante proiekturako (8. eta 9. euskarrien artean), Izkuen, Oltza Zendeako mugapean. Sustatzailea Electra Valdizarbe, S.A. da.

2.º Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:

-Hegaztiak babesteko baldintzak betetzearren eta linea berrian elektrokuzio arriskua murriztearren, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, orain daudenen ordez jarriko diren euskarri berrietan U70AB45 isolatzaile polimerikoak erabiliko dira. Isolatzaileek 450 mm-ko luzera isolatzaile, BCAC motako estalki aurremoldeatuek babestutako loturako grapak eta, grapari eta eroaleari loturik, tutu isolatzailerako OLIT motako zorroa izanen dute, linea eusteko gurutzeta metalikoaren eta elementu eroale ez isolatuaren artean metro bateko luzera isolatua, jarraian, lortu arte.

-Deribazioaren euskarrian elektrokuzio arriskua murrizteko, linea nagusiko zubi lokak isolatuko dira. Horrez gain, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera, erabat isolatuko dira lineako eroaleak eta XS ebakigailuak lotzeko zubiak, baita horien eta linea deribatuaren arteko lotuneak ere.

-Zerbitzurik gabe gelditzen diren azpiegitura guztiak desmuntatu eginen dira.

Hirigintza arlokoak:

-Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskumena duen organoari eskatu eta gero.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Oltza Zendeako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko abuztuaren 2an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1114846