1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2368/2011 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salara igortzen duena Unión Sindical de Comisiones Obreras de Navarra erakundeak apirilaren 4ko 27/2011 Foru Dekretuaren aurka jarritako 405/2011 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautu zen (2011ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 26koa).
Unión Sindical de Comisiones Obreras de Navarra erakundeak apirilaren 4ko 27/2011 Foru Dekretuaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautu zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epatzeak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan ezar daitezela.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Unión Sindical de Comisiones Obreras de Navarra erakundeak jarritako 405/2011 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Unión Sindical de Comisiones Obreras de Navarra erakundeari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko abuztuaren 29an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1114891