184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1287/2011 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2011-2012 ikasturteko Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Prestatzeko Laguntzen Programako eskaera berriko laguntzen deialdia onetsi eta gastua baimentzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2011ko ekainaren 30ean egindako bileran, erabaki zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko 2011-12ko laguntzen programa onestea.

Kontuan hartuz eraginkorragoa dela Laguntzen Programa bi deialdi bereizitan xehakatzea, batetik eskaera berriena eta bestetik laguntzen berrikuntzena.

Kontuan hartuz ebazpen honetan baimentzen den gastua 2011ko gastuen aurrekontuan adierazitako kontusailen kargura eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2012ko ekitaldirako egokituko dituen Gastuen Aurrekontuko kontusailen kargura beteko dela.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.

Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren ziurtagiria ikusirik.

Ikerketa Errektoreordetzako ikertzaileak prestatzeko Laguntzen Programako eskaera berriko laguntzen deialdiaren proposamena ikusirik.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Deialdi honek sorrarazitako gasturako baimena ematea, gehienez ere 367.569,96 eurokoa, 2012. urteko aurrekontuetan horretarako diru-hornidura nahikoa baldin badago.

-Doktoretza aurreko 19 laguntza, esleipen berrikoak, gehienez ere 43.810,58 eurokoa 2011rako, eta 234.052,90 eurokoa 2012rako.

-Doktoretza-ondoko 4 laguntza, gehienez ere 89.706,48 euro egiten dutenak.

Sorturiko gastua 2011ko gastuen aurrekontuan adierazitako kontusailen kargura eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2012ko ekitaldirako egokituko dituen Gastuen Aurrekontuko kontusailen kargura beteko da.

2011.

31300048201 Doktoretza aurreko laguntzak: 43.810,58 euro.

2012.

31300013108 Ikertzaileak: 68.672,88 euro.

31300016000 Gizarte Segurantza: 21.033,60 euro.

31300048201 Doktoretza aurreko laguntzak: 234.052,90 euro.

Bigarrena.-2011-2012 ikasturteko Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko Laguntzen Programako eskaera berriko laguntzen deialdia onestea, ondoko laguntza hauek dituen ebazpen honen eranskinean adierazitako oinarriekin bat etorriz:

-Esleipen berriko doktoretza aurreko 19 laguntza.

-Doktoretza-ondoko 4 laguntza.

Hirugarrena.-Diru-hornidura eta laguntza kopurua handituko da, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Laugarrena.-Ebazpen honen berri ematea ondoren aipatzen diren honako hauei: Ikerketarako errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari eta Kontuhartzailetzari.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Unibertsitatearen webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eskabideak aurkezteko. Horrez gain Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da, eta Ikasgelategiko iragarki-oholetan jarriko, bai eta Unibertsitateko Errektoretzan, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan eta Tuterako campuseko Ikasgelategiko iragarki-oholetan ere.

Seigarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka eta bere oinarrien aurka, aukeran, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webgunean eta iragarki-oholetan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, laguntzen berriztapenen kasuan, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ordena bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, gainerako laguntzen kasuan.

Iruñean, 2011ko abuztuaren 29an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKERTZAILEAK
PRESTATZEKO ESKAERA BERRIKO LAGUNTZA-DEIALDIA
2011-12 IKASTURTERAKO

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak
prestatzeko laguntza-programa

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emandako 2011ko abuztuaren 29ko 1287/2011 Ebazpenaren eranskina.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa bultzatu eta sustatzeko politikaren barruan, Ikerketa Batzordeak beharrezkoa ikusten du ikertzaile gazteen prestakuntza sustatzea lehentasunezko ekintza gisa. Ikertzaileak prestatzeko laguntzen urteroko deialdia da, zalantzarik gabe, orain arte erabilitako tresna eraginkorrena, zeina 1999an abiarazi baitzen. Deialdi horretako modalitateek bi helbururi erantzuten diete: batetik, doktoretza aurreko eremuan ikertzen hastea bultzatzea, eta bestetik doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen ikertzeko gaitasuna bultzatzea. Gainera, deialdiak bateragarria izan behar du prestakuntzan dabiltzan ikertzaileen lanaren baldintzak duintzearekin, bai alderdi ekonomikotik, baita gizarte-onuren alderditik ere, goragoko gaurko lege esparruak ezartzen duena alde batera utzi gabe. Horregatik, Ikerketa Batzordeak ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen deialdia onestea proposatu du.

2006ko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretua, prestakuntzan dauden ikertzaileen Estatutua onesten duena (2006ko otsailaren 3ko BOE, 29. zk.), eta urriaren 24ko 1326/2003 Errege Dekretua indargabetzen duena, indarrean sartzeari egiten zaion aipamena oso interesgarria da. Arau berriak nahitaezko sistema bat osatzen du ikertzaileak prestatzea helburu duten laguntza-programa guztientzat, eta kontuan hartu behar den premisa da hori ezinezkoa dela doktore titulua erdietsi gabe. Aplikazio-eremu material honen bidez, Errege Dekretuak, alde batetik, prestakuntzan dauden ikertzaileen eskubide eta betebeharrak arautzen ditu, eta, beste aldetik, atxikipen-zentroekiko harremanak.

Bestalde, argitaratu berri den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak (2011ko ekainaren 2ko BOE) bere bigarren xedapen gehigarrian ezartzen du Lege honek indarra hartzen duenetik bi urteko epean, Gobernuak prestakuntzan dauden ikertzaileen estatutua egingo duela, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikako Kontseiluak estatutu horri buruzko txostena egingo duela aurretiaz.

Horretaz gainera, aipatu legeko II. titulua ikerketara bideratutako giza baliabideei buruzkoa da, eta bere 21. artikuluan zehazten du doktoretza aurreko kontratuaren lege-esparrua, zeinak, 2012ko ekainean hartuko baitu indarra, eta bere 22. artikuluan Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratuaren lege-esparrua, zeinak 2011ko abenduan hartuko baitu indarra. Bistan da sistema horrek indarra hartzen duenetik aitzina berrikusi egin beharko direla etorkizuneko beka deialdiak.

I.-Deialdiaren xedea eta modalitateak

1.-Deialdi honetan diren xedapen komun eta espezifikoek arautuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2011-12 ikasturterako ikertzaileen prestakuntzarako eskaera berriko laguntzen deialdia. Deialdian ondoko laguntzak sartzen dira:

-Doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko 19 laguntza, lehen eskaerakoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza tesia egin nahi duten unibertsitateko goi-tituludunentzat (III. kapitulua).

-Doktoretza titulua 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera lortu duten ikertzaileentzako 4 laguntza, doktoretza ondoko ikertzaileak prestatzekoak (IV. kapitulua).

II.-Xedapen komunak

2.-Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

2.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Arrosadiko campusa z/g, 31006 Iruñea, astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era arte, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen foru lege hori) 38.4 artikuluan aurreikusten diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiako campusa, z/g, 31006 Iruñea).

Lehen urteko doktoretza aurreko laguntzen eta doktoretza ondorengo laguntzen eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Oro har, laguntza-modalitate bakoitzean eskatzen diren bete beharreko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira, doktoretzaren ondorengo laguntzen kasuan izan ezik, zeinetan doktorea izatearen eskakizuna 2011ko azaroaren 1ean bete behar baita. Aparteko moduan, doktoretza aurreko laguntzen kasuan, eta matrikulatzeko egutegia dela-eta, doktoretza ikasketetan matrikula egina izatearen eskakizunetik salbuetsi ahalko da eskaerak aurkezteko epean. Nolanahi ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko sail batek doktoregaia onartu behar du eta tesi zuzendari bat esleitu behar dio. Betiere, laguntza jasotzen hasi, eta Gizarte Segurantzan alta eman baino lehen matrikulatuta egon behar da.

2.2. Laguntzen zuzentzaile guztiak doktoreak izango dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoari lan kontratuaren bidez edo funtzionarialki lotuak izango dira, eta 2011ko erroldako Ikerketa Talde batean egongo dira. Laguntzaren onuraduna zuzentzailearen Ikerketa Talde berari atxikiko zaio.

2.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko web-orrialdean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitatzeko onartuak izan direnena eta baztertuena, eskaturiko laguntza modalitaterako ezarri eskakizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako. Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpenaren erabilera, izaera osagarri eta ez ofizialarekin. Eskaeragile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, antzemandako gabeziak konpon ditzaten edo dagokien dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.

2.4. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Ikerketa Batzordeak proposaturik, Errektoretzako iragarki-oholean eta Unibertsitatearen web-orrialdean argitaratuko da tramitatzeko onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda.

2.5. kerketa Batzordeak laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onetsiko du eta Unibertsitateko Errektoretzako iragarki-oholean eta hedabide elektronikoetan jarriko du, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpena, izaera osagarri eta ofizialarekin, eta 5 egun balioduneko erreklamazio-epea jarriko da proposamena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Ikerketa Batzordeak Unibertsitateko Errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena ebazpen baten bidez onetsia izan dadin. Ebazpen erabakiak Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta hedabide elektronikoetan argitaratuko dira. Lau hilabateko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezeztatu direla ulertuko da.

3.-Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzaren onuradunaren eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak onetsitako Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezar litekeen beste edozein, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, bere Estatutuetako 87. artikuluaren arau-garapenean ezartzen duen beste edozein ere, eta Langileen Estatutuari dagokionez aplikagarriak zaizkionak.

3.2. Prestakuntzan dauden ikertzaileei beka modalitateko laguntzak emateak eta hartaz baliatzeak ez du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin inolako kontratu loturarik ezartzen.

3.3. Deialdi honetan biltzen diren laguntzetako bat, beka- nahiz kontratu- modalitatean, jasotzeak ez dakar inola ere, inongo konpromisorik Nafarroako Unibertsitate Publikoak gero onuraduna bere plantillan sar dezan.

3.4. Deialdi honetako laguntza jasotzea beka edo kontratu-modalitatean, bateraezina da funts publiko zein pribatuekin finantzaturiko beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin, bai eta laguntzaren onuradunaren kontratuaren edo estatutuaren bidezko lotura adierazten duten soldata edo diru-sariekin ere, ondoko salbuespen hauekin, Ikerketarako errektoreordeak aldez aurretik baimena eman eta gero:

-Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordain-sariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere lotuak: I+G proiektuetan parte-hartze baimendunak eta kontratuak, baldin eta 2007ko apirilaren 12ko Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egiten badira edo Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa Sustatzeko eta Koordinazio Orokorrerako 1986ko apirilaren 14ko 13/1986 Legea aplikatuz.

-Mugikortasuna sustatzeko Europako Batzordeak finantzatzen dituen laguntza osagarriak.

-Doktoretza-tesiak egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntza-osagarriak.

4.-Onuradunen betebeharrak.

4.1. Onuradunak laguntza onartzeak berarekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere erabilpenaren jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

4.2. Onuradunek ondokoak bete beharko dituzte:

4.2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea laguntzaren helburuko ikerketa lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean, eta sartzen ez badira laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Kasu guztietan, Unibertsitatean sartu zeneko eguna eta Gizarte Segurantzako Erregimenean alta emandako eguna bera izango da.

Laguntzaren onuradunak sartzeko eguna atzeratzea eskatu ahalko du. Atzerapen horrek ezin izango du hilabeteko epea gainditu esleipen-ebazpenean ageri den unibertsitatean sartzeko egunetik kontatzen hasita, eta laguntzaren zuzendariak baimenduko du, Ikerketa Zerbitzuari horren berri emanez.

Ikerketako errektoreordeak, laguntzaren zuzendariak aurretik aldeko txostena egin duela, baimendu ahalko du, ezinbesteko kasuak daudenean, esleipen-ebazpenean aipatutako unibertsitatean sartzeko egunetik hilabete baino denbora gehiagoko atzerapenarekin sartzea unibertsitatean.

4.2.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako errektoreordeari igortzea laguntza garatzeko aurreikusitako planaren edo lanaren oroitidazkia, gehienez ere 500 hitzekoa, hasten denetik hilabete bateko epean eta laguntzaren zuzendariak ontzat emana.

4.2.3. Esleituriko ikerketa taldean bere lana probetxamenduz egitea.

4.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntza zuzendariak eta lana burutzen arin den ikerketa taldeko arduradunak ontzat emanak.

4.2.5. Urteko oroitidazkia aurkeztea (gehienez ere 500 hitz), egindako lanaren eta erdietsitako emaitzen laburpena izango duena. Era berean, azaldu beharko da laguntza zuzendariaren txostena ikerketa taldeko arduradunak ontzat emana.

4.2.6. Kontratu-aldia baino lehen gainditzea, doktoretza aurreko laguntzen kasuan, doktoretza-tesiari buruzko lanaren eta lortutako ikertzeko heldutasunaren gaineko jarraipen-balioespena, zeina aipatzen baitute Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza arautzen duten arauetako (2009-1-18ko Gobernu Kontseiluak onetsitakoak) 11. artikuluak eta xedapen iragankorrak.

4.2.7. Laguntza jasotzen den bitartean egiten den ikerketa-jardueretatik ondorioztatzen diren argitalpenak eta bestelako emaitzetan aipatu beharko da Nafarroako Unibertsitateak finantzatu duela.

4.2.8. Laguntza-aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntza zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

4.3. Aipaturiko betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea eta behar gabe jasotako diru kopuruak itzultzea ekarriko du, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

4.4. Lortutako laguntzari uko egiten diotenek, idazki bat aurkeztu beharko diote Ikerketako errektoreordeari, ukoa arrazoituz, eta laguntzaren zuzendariaren izenpearekin. 2012ko uztailaren 31 baino lehenago gertatzen diren emate berrien bajak, deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte, puntuazio-hurrenkeraren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da gutxienez.

4.5. Laguntza hauen onuradunek konpromisoa hartzen dute laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu diren informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzeko, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

4.6. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari uzten dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntza hauen onuradunei, egile diren aldetik, beren eskubideak aitortzen dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko lan kontratupeko ikertzaileek edo funtzionarioek dituzten baldintza berdinetan.

5.-Gizarte-onurak.

5.1. Doktoretza aurreko laguntzen onuradunek, beka modalitatea daukatenek, eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzan afiliatzeko, besteren kontura ari diren langileekin parekaturik, 2006ko urtarrilaren 27ko 63/2006 EDak ezartzen dituen baldintzen arabera. Babesa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrari dagokiona izango da, langabeziaren aurkako babesa salbuetsita.

5.2. Doktoretza ondoko laguntzen onuradunek izenpeturiko kontratuari dagozkion lan eta gizarte onurak izango dituzte.

6.-Irakaskuntza.

6.1. Doktoretza ondoko laguntzen onuradunek, baimena eskatzen ahalko diete Irakasleen eta Ikerketa errektoreordeei unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanak egiteko, prestakuntza helburuarekin, aldez aurretik laguntza zuzendariak eta unibertsitateko sail horren zuzendariak konforme daudela adierazten badute. Irakaskuntza-lan hauek, gehienez, hirurogei ordu/urteko iraungo dute edo horren baliokidetza ECTS kreditutan, Sailaren ikasketak antolatzeko planean kontabilizatu gabeak.

6.2. Baimena eskatuko da Ikerketa Zerbitzuan aurkeztuz url helbide honetan eskura dagoen inprimakia:

http://www1.unavarra.es/investigacion/formularios

Eta laguntzaren zuzendariaren eta saileko zuzendariaren izenpearekin.

7.-Laguntzen etendura.

7.1. Beka modalitateko laguntzaren onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren ekintza babeslearen araubideari dagozkion prestazioak jasotzeko, bertan ezarritako moduan, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onesten duenak, ezartzen duenaren arabera, prestazioak jasotzeko eskubidea ematen duten egoerek irauten duten denboran. Hori guztia gorabehera, Ikerketako errektoreordeak, laguntzaren zuzendariak aurretik aldeko txostena egin duela, eta onuradunaren eskaera arrazoitua tartean dela, emandako laguntzaren luzapena ematen ahalko du, ondorio ekonomikoekin, onuradunaren baja zenbat luzatu den, horrenbeste denboraz, betiere nahikoa diru baldin badago aurrekontuan.

Amatasuneko edo aitatasuneko etenaldiak edo etenaldi-baimenak ezin dira indarrean dagoen legerian ezarritakoak baino handiagoak izan.

Zein ere den luzapena eskatzeko kasua, baimena eskatu beharko da, laguntza bukatu baino hilabete lehenago.

7.2. Kontratu modalitateko doktoretza aurreko laguntzaren onuradunek eta doktoretza ondorengo laguntzen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren ekintza babeslearen araubideari dagozkion prestazioak jasotzeko, bertan ezarritako moduan, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onesten duenak, ezartzen duenaren arabera, prestazioak jasotzeko eskubidea ematen duten egoerek irauten duten denboran. Baimenei dagokienean, Langileen Estatutuak eta aplikagarri diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko diote. Kontratuak irauten duen aldian, Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz kontratua eteteak ez dakar laguntzaren iraupena luzatzea.

Doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzetan, amatasun bajaren etetea gertatzen bada, laguntzaren luzapena eskatu ahalko da, bajak zenbat irauten duen, beste hainbeste denborarako, betiere aurrekontuan diru aski egoteko baldintzarekin. Doktoretza aurreko laguntzen kasuan, beharrezkoa izango da, gainera, doktoretza tesia defenditu gabe edukitzea.

III.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza aurreko
ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak-Lehen eskaera

8.-Lehen laguntza eskaera.

8.1. Eskatzaileen betebeharrak.

Laguntzak eskatzen dituztenek baldintza hauetako bat bete behar dute:

a) Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo baliokidea lortzeko beharrezkoak diren irakasgai guztiak gaindituta edukitzea, Ikasketa Amaierako Proiektua ere barne, eskaera egiten den unean.

b) Espaniako Unibertsitateko Master titulu ofiziala izatea, 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz.

c) Eurokoa Unibertsitate Eremuko goi mailako hezkuntzako erakunde batek emandako maila bereko titulu bat izatea.

d) Maila bereko titulu bat izatea, Europako Unibertsitate Eremutik kanpo dauden beste hezkuntza sistema batzuen arabera lortua eta titulua eman den herrialdean doktoretza ikasketetara sartzeko aukera ematen duena. Kasu honetan 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, kontratu-aldirako doktoretza ikasketetan sartzeko gaitzen dituen titulua homologa dezatela eskatzea galarazi gabe.

e) Espainiako Unibertsitateko Master titulu ofizial bat izatea, 2005eko urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, 120 kreditu edukiko dituena, baldin eta izangaiari Masterrean sartzeko aukera eman zion titulua diplomadun, irakasle, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko izateko Espainiako titulu ofiziala edo Espainiako edo atzerriko titulu baliokidea bada.

f) Unibertsitateko Master baten edo batzuen 120 kreditu gainditzea, 56/2005 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, baldin eta izangaiari Masterrean sartzeko aukera eman zion titulua diplomadun, irakasle, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko izateko Espainiako titulu ofiziala edo Espainiako edo atzerriko titulu baliokidea bada.

g) Graduko titulu ofizial bat izatea, gutxienez 300 kredituko iraupena duena Erkidegoko zuzenbideko arauen arabera.

Aurreko zirkunstantzietan, eskatzaileek Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatuta egon behar dute, doktoretza ikasketetan, deialdi honetako 2.1 ataleko salbuespenarekin.

Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu bestelako laguntza homologagarririk jaso dutenek, doktoretza tesi bat egiteko helburuarekin.

8.2. Eskaeraren baldintza gehigarriak.

a) Laguntza emateko, 2012ko urtarrilean indarra izango duen deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa proiektu bat egon behar da, laguntzaren gaiari buruzkoa.

b) Ikerketa proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu beharko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2011ko erroldan dagoen ikerketa talde batek. Proiektuaren ikertzaile nagusia doktore bat izango da. Doktore hori, onuradunaren proiektua zer ikerketa talderi atxikitzen zaion, talde horretako partaide izango da. Unibertsitateko hainbat taldek parte hartzen duten proiektuetan, Ikerketa Batzorderi eskatu ahalko zaio onuraduna proiektuan parte hartzen duten taldeetako batean atxikitzeko, proiektuaren arduradunaren taldekoa ez eta beste batekoa bada ere.

c) Eskatzaileak bere gain hartuko du eskaeran aurkeztutako ikerketa-proiektuak arestian adierazitako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzeko ardura. Izan ere, hala ez bada, ezin izango baitu proiektua aldatu akatsak zuzentzeko epean.

d) Oro har, ezin izango dira aldatu ez zuzendaria, ez proiektua eta ezta laguntza-eskaera hasieran bermatu zuen ikerketa-taldea ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean izan ezik, eta Ikerketa Batzordearen onespenarekin.

8.3. Eskaerak aurkeztea: epeak eta dokumentazioa (Berriztapen eskaeretarako ikus 10. atala):

a) Inprimaki normalizatua, helbide honetatik jaisten dena: http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias/ayudas-internas-de-la-upna/personal-investigador?submenu=yes. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Eskaera inprimaki honetan jasotzen den laguntzari zuzendariak emandako oniritziak esan nahiko du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak ezartzen dituen ondorioetarako.

b) Merezimendu zerrendari buruzko laburpen inprimakia, helbide berean dagoena:

http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas y convocatorias/ayudas internas de la upna/personal investigador?submenu=yes

Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztuko dira inprimaki horrekin batera. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta horiek zein egunetan eman ziren adierazten duen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute agiri hau aurkeztu behar.

e) Titulazioaren batez besteko notaren egiaztagiria, 8.4.2 a atalean ezartzen denarekin bat etorriz.

f) Laguntza-eskaera honetan aurkeztu den tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute agiri hau aurkeztu behar.

Baldin eta deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatzen zaizkien agiriak dagoeneko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan badaude, interesatuek ez dute aurkeztu beharko, baina gorabehera hau idatziaren bidez azaldu beharko dute, zer agiriri buruz ari diren eta noiz aurkeztu zen, eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen esanez.

8.4. Izangaiak hautatzea.

8.4.1. Laguntzak azpibatzordeen arabera banatuko dira, ondoren adierazten den bezala:

Azpibatzorde bakoitzari tramitean onartu zaizkion eskaerei D'Hont sistema aplikatuz banatuko dira laguntzak, betiere, gutxienekoak errespetatuz, alegia, gutxienez laguntza bat azpibatzorde bakoitzaeko eta laguntza bat eskaera guztien artean espediente haztatu onena duenarentzat.

8.4.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:

a) Titulazioko espedientearen batez bestekoa: 4 puntu.

Kontuan hartuko da espedientearen batez bestekoa, ikasketak bukatu zitueneko batez bestekoarekin haztatuz, formula honen arabera:

(eskatzailearen espedientearen batezbesteko nota - titulazioaren babezbesteko nota)

Nota haztatua =

1,5 + 2,5 x

(4 - titulazioaren batezbesteko nota)

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emango baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den haztatze-formula. Beste hainbat unibertsitatetatik datozen ikasleen kasuan, beren erantzukizuna izango da datu hori ematea. Halakorik ezean, aurreko formula aplikatuko zaie titulazioaren batez besteko nota gisa erabiliz deialdi honetako gainerako izangaiei aplikatutako nota handiena.

Master ikasketen kasuan, masterrean izandako batezbesteko eta masterraren aurreko ikasketetan izandako batezbesteko haztatua kalkulatuko da.

Aurreko batez bestekoa kalkulatu eta gero espediente guztiak normalizatuko dira, azpibatzorde bakoitzean, eta 4 puntu emango zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio-faktore berarekin biderkatuko dira. Normalizazio hau egingo da tramitean onartutako eskaera guztien artean espediente onenari emandako laguntza eskatu duten guztien artean.

b) Izangaiaren merezimenduak gehienez: 0,5 puntu.

Masterra: 0,2.

Ikerketa: 0,3.

Ikastaroak: 0,1.

Mugikortasuna: 0,1.

Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

c) Unibertsitateko politika gehienez (azpibatzorde bakoitzari dagokionez): 2 puntu.

Taldearen balioespena: 1.

Taldearen harrera ahalmena: 1.

Deialdiaren II. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

d) Ikerketa proiektua edo lurraldearen arabera asimilatutako hitzarmenak gehienez puntu 1.

Esparru-programa (EB) edo beste programa batzuk, baldintzetan eta konkurrentzian antzeko ezaugarriak dituztenak 1.

Plan Nazionala: 0,8.

Nafarroako Gobernua edo antzekoa: 0,5.

8.4.3. Laguntza eskatzeko inprimakian laguntza zein titulaziogatik eskatzen den esango da eta titulazio horren arabera kalkulatuko da irakaskuntza-espedientearen batez bestekoa. Master batekin lortzen bada laguntza, masterraren aurreko unibertsitate titulazioa ere balioetsiko da.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota ateratzeko honako hauei jarraituko zaie: azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretua, zeina 2003ko abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuak I. eranskinaren bat 5 atalaren bigarren idatz-zatian aldatzen baitu, eta irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretua, eta honela aterako da:

-Antzinako ikasketa planak egin dituzten ikasleentzat:

nahikoa kp. x 1 + oso ongi kp. x 2 + bikain kp. x 3 + ohorezko matrikula kp. x 4

titulazioaren irakasgai kp. guztira

-Ikasketa plan berriak egin dituzten ikasleentzat:

? (irakasgaiaren kreditu kp. x nota)

titulazioaren kreditu kp. guztira

Irizpide hauek erabiliko dira notetarako: nahikoa: 1, oso ongi: 2, bikain: 3, ohorezko matrikula: 4.

Baliokideturiko irakasgaiak edo kredituak "nahikoa" bezala balioetsiko dira, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emango zaie eta kredituei kalifikaziorik gabe balioa ematea ez da zenbatuko batez besteko nota kalkulatzean.

8.4.4.-Eskatzaileek beren ikasketa-espedientearen batez besteko nota jakinaraztera behartuta daude, baldin eta jatorrizko erakundeak ez badu espedientean informazio hau jasotzen. Nota kalkulatzean akats esanguratsuren bat atzematen bada, hori nahikoa arrazoi izango da laguntza ukatzeko.

Atzerrian egindako ikasketetarako ondoko url honetan dauden plantilletan egin daitezke kalkuluak:

http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas y convocatorias/ayudas internas de la upna/personal investigador?submenu=yes

9.-Doktoretza aurreko laguntzaren helburua eta baldintzak.

9.1. Laguntza edukitzeko funtsezko helburua doktoretza tesi bat egitea izango da.

9.2. Laguntzaren aldia gehienez 48 hilabetekoa izango da, eta bi alditan banatzen da:

a) Lehenbizikoan, gutxienez 24 hilabete iraungo duen beka aldian, laguntzak beka baten ezaugarriak edukiko ditu, eta aldi horretan, prestakuntzan dauden ikertzaileek ikertzeko gaitasuna gainditu behar dute IAD, master titulua edo horren baliokidea erdietsiz. Nahiz eta prestakuntzan dauden ikertzaileek erdietsi hauetako eskakizunetao edozein bekaren lehengo bi urteak bukatu baino lehenago, ez dira kontratu-aldira pasatuko beka aldia burutu baino lehen. Beka aldiko laguntzak laguntza ematen den urtearen abenduaren 31 arte emango dira eta urte naturalaren eperako berrituko dira, baldin eta aurrekontuetan diru hornidura nahikoa badago eta laguntza ongi baliatzen bada. Beka modalitatean izan diren laguntza-etenaldiek, baimenduta izan badira, beka aldiaren iraupena luzeagotzen ahal dute, aldez aurretik Ikerketako Errektoreordeari eskatu bazaio, eta honek baimena eman badu. Eskaera hau aldia bukatuko den eguna baino hilabete lehenago, gutxienez, aurkeztu behar da.

b) Kontratu aldia bukatu eta gehienez ere ondorengo bi urteetarako izango den bigarren aldian, Unibertsitateak praktiken aldiko lan-kontratu bat egingo du doktoretza aurreko prestakuntzan dagoen ikertzailearekin, 63/2006 Errege Dekretuak eta Langileen Estatutuak esaten dutenarekin bat etorriz. Horri begira, azpimarratu behar da lege indardunek ezartzen dutela kontratu hauek ikasketak bukatu eta ondorengo lau urteen barnean egingo direla, eta gutxienez sei hilabetetarako eta gehienez bi urtetarako gauzatuko direla. Kontratua gauzatzeari begira, ikasketak IAD edo baliokidea erdietsitako egunean bukatu zirela ulertuko da. Kontratua 12 hilabetekoa izango da, eta beste 12 hilabetez luzatu ahalko da, baldin eta aurrekontuetan diru hornidura nahikoa badago eta laguntza ongi baliatzen bada.

c) Praktiken aldiko lan-kontratua egitea ezinezkoa bada a) puntuan aipatutako arrazoiengatik, edo ez badira kontratu hori egiteko baldintzak betetzen Langileen Estatutuak esaten duenaren arabera, laguntzak indarrean segituko du beka moduan.

d) Tesia aurkezteak eta doktore titulua lortzeak ez dute laburtuko laguntzaren onuradunak duen kontratuaren urtesaria eduki ahal izateko gehieneko epea. Hala ere, doktore titulua beka aldian lortzen bada, ez da zilegi izango kontratua gauzatzea eta beka aldia bukatzen denean laguntza ere bukatuko da.

9.3. Onuradun bihurtzen direnek deialdi honetako 4.4. atalean aurreikusten diren ukoengatik, gehienez 48 hilabeteko laguntza edukiko dute, sartze-egunetik kontatzen hasita, betiere aurrekontu nahikorik dagoelako eta laguntza behar bezala aprobetxatuko delako baldintzak betez gero.

9.4. Laguntzen zuzkidura, beka aldian, 1.120 euro gordinekoa izango da, hilabeteko. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da kotizatu behar duten kuota. Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, urriaren 24ko 63/2006 EDak ezartzen duen moduan.

9.5. Kontratu aldiko laguntzen zuzkidura 16.100 euro gordinekoa izango da, urteko, 1.150 euro gordineko 14 hilabeteko ordainketetan banaturik. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da kotizatu behar duten kuota.. Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, urriaren 24ko 63/2006 EDak ezartzen duen moduan.

9.6. 2011-2012 ikasturtean, doktoretza aurreko laguntzen zuzkidura matrikularen prezio publikoen bestekoa da, masterreko 60 kredituko mugarekin. Atal hau ez zaie aplikatuko masterreko matrikula egiteko beka edo laguntza lortu duten onuradunei.

IV.-Anafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko
ikertzaileak prestatzeko laguntzak

10.-Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

10.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek honako helburuak dituzte: Doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen gaitasun ikertzailea bultzatzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jardun ikertzailea gehiagotzea. Doktore maila 2008ko urtarrilaren 1az geroztik lortu duten ikertzaileei zuzentzen zaizkie.

10.2. Laguntza hauen onuradunak izateko honako hauek izango dira bete beharreko baldintzak:

-2011ko azaroaren 1ean doktorea izatea.

-Unibertsitatean 2011n erroldatuta dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde bateko ikerketa-lerro batean sartzea.

-Laguntzaren zuzendariaren eta ikerketa taldeko arduradunaren oniritzia.

11.- Izangaien baldintzak eta hautaketa.

11.1. Laguntzaz baliatzeko, lan-kontratu bat gauzatuko da onuradunaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean, martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegileak onetsi zuen Langileen Estatutuen testu bateratuak ezartzen duenarekin bat etorriz. Kontratuak urtebeteko iraupena edukiko du gehienez.

11.2. Kontratuaren zuzkidura 16.800 euro gordinekoa izango da urteko, 1.200 euro gordineko 14 hilabeterokotan banatua. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da kotizatu behar duten kuota. Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, urtarrilaren 27ko 63/2006 EDak ezartzen duen moduan.

11.3. Ikerketa errektoreordeak baimena eman ahal die laguntza hauen onuradunei, laguntzaren zuzendariak aldez aurretik aldeko txostena eman eta gero, egonaldi laburrak egiteko, bai Espainiako ikerketa zentroetan, baita atzerrikoetan ere, beren ikerketa-prestakuntza osatzeko.

11.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien hautaketa, izangaiak ikerketan dituen merezimenduak aintzat hartuz, ondoren zehazten den baremoaren arabera:

Argitalpenak: gehienez 4 puntu.

Parte-hartzea biltzarretan: gehienez 2 puntu.

Egonaldiak ikerketa zentroetan: gehienez 2 puntu.

Proiektuak eta bekak: gehienez puntu 1.

Doktoretza aurreko beken onuraduna izatea: gehienez 2 puntu.

Beste merezimendu batzuk: gehienez puntu 1.

Deialdiko III. eranskinaren arabera.

11.5. Hau bezalako beka edo laguntza baten onuradun izan diren izangaien baremoaren azken puntuazioa, bider 0,5 egingo da.

11.6. Laguntza zuzendari bakoitzak ezin izango du deialdi honetako doktoretza ondoko ikertzaile bat baino gehiago zuzendu.

12.-Eskaeren aurkezpena: epeak eta dokumentuak:

a) Inprimaki normalizatua, helbide honetatik jaisten dena: http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas y convocatorias Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar duzu Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Eskaera inprimaki honetan jasotzen den laguntzari zuzendariak emandako oniritziak esan nahiko du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak ezartzen dituen ondorioetarako.

b) Merezimendu zerrendari buruzko laburpen inprimakia, http://www1.unavarra.es/investigacion/ayudas y convocatorias helbide berean dagoena. Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztuko dira inprimaki horrekin batera. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Laguntza-deialdi honetan aurkeztu den tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute agiri hau aurkeztu behar.

e) Baldin eta deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatzen zaizkien agiriak dagoeneko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan badaude, interesdunek ez dute aurkeztu beharko, baina gorabehera hau idazki baten bidez azaldu beharko dute, zer agiriri buruz ari diren eta noiz aurkeztu zen, eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen esanez.

V.-Argitaratzea eta errekurtsoak

13.-Argitaratzea.

13.1. Ebazpen hau Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da doktoretza aurreko laguntzak berritzeko eskaerak aurkezteko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean gainerako laguntzetarako. Horrez gain Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da, eta Ikasgelategiko iragarki-oholetan jarriko, bai eta Unibertsitateko Errektoretzan, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan eta Tuterako campuseko Ikasgelategiko iragarki-oholetan ere.

14.-Errekurtsoak.

14.1. Deialdi hau edo bere oinarriak onesten dituen erabakiaren aurka, aukeran, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webgunean eta iragarki-oholetan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, laguntzen berriztapenen kasuan, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ordena bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, gainerako laguntzen kasuan.

I. ERANSKINA

Doktoretza aurreko Ikertzaileen Prestakuntzarako Laguntzen baremoa (norberaren merezimenduak)

Oinarrietako 8.4.2 atalak ezarritakoarekin bat etorriz.

Izangaiaren merezimenduak: gehienez 0,5 puntu:

Laguntzak lortzeko eskatzen ez den masterra

0,2

Ikerketa jarduera

0,3

Ikastaroak

0,1

Mugikortasuna

0,1

Ikerketa jarduera.

IKERKETA JARDUERAREN MAILAK

Argitalpenak

0,3

Biltzarrak

0,2

Proiektuetan parte hartzea

0,2

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

PUNTUAK

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak

1,6

Argitalpenak

Maximo normalizatua: 0,3

2

Nazioarteko liburu osoak

1,6

3

Nazioko liburu osoak

0,8

4

Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak

0,4

5

Beste argitalpen batzuk

0,2

6

Nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak

0,5

Biltzarrak

Maximo normalizatua: 0,2

7

Nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak

0,3

8

Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea

0,6

Proiektuak

Maximo normalizatua: 0,2

9

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea

0,4

10

Autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea

0,2

11

Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea

0,1

12

LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea

0,1

13

Ikastaroak

Puntuazioa gehienez: 0,1

14

Mugikortasuna

Puntuazioa gehienez: 0,1

Biltzarretara joatea baina bertan parte hartu gabe prestakuntza atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea proiektuaren ikerketa taldekoa dela, ez bada proiektuaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa dela; kasu hauetan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak ez dira baliodunak.

Kontratuak: ontratudunak kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen direnean edo beka bat eduki dutenean, orduan bakarrik balioetsiko dira LOUren 83. artikuluaren araberako kontratu atxikipenak.

-Merezimenduen kalkuluari buruzko xehetasunak.

Kasu guztietan onetsitako edo argitaratutako ekarpenak aintzat hartuko dira. Proiektuetan, ikastaroetan eta abarretan parte hartu izana aski dokumentaturik egon behar da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik balioetsiko dira.

Egiaztatzeko ahalmena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.

Prozesua bereiz egiten da lau azpibatzordeetako eskatzaileentzat.

  • Ikerketa jarduera, puntuazioa gehienez 0,3 puntu. Kontuan hartuko dira: argitalpenak, komunikazioak edo posterrak biltzarretan eta finantzaturiko ikerketa-proiektuetan parte hartzea. Ekarpen bakoitza ondoren aipatzen den moduan balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburu osoak, 1,6 puntu; nazioko liburu osoak, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu; bestelako argitalpenak, 0,2 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,1 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. 0,3 puntu emango zaizkio argitalpenengatik gai horretan balioetsiena den eskatzaileari, 0,2 biltzarren atalean balioetsiena denari eta 0,2 proiektuen parte-hartzearen atalean balioetsiena denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkion balio partzialak gehitu behar zaizkio.
  • Hainbat prestakuntza ikastaro, ikerketan interesgarriak direnak: puntuazioa gehienez: 0,1 puntu.
  • Ikastaro bakoitzaren 10 orduri 0,01 puntu dagozkio.
  • Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 100 ordu hartuta, beste titulazio batzuk, doktoretza ikastaroak, IGI (Irakaskuntzarako gaitasun ikastaroa), eta abar sartuz, baita jardunaldi eta biltzarretara joatea ere, eta hauetan 5 ordu eguneko balioetsiko da. Hizkuntza eta informatika ikastaroak balioetsiko dira, hala badagokio, bestelako merituen atalean.
  • Mugikortasuna: Jatorrizkoa ez den erakundean 10 hilabeteko egonaldia balioetsiko da, gehienez (egonaldia Unibertsitate Publikoan egin dutenei ere balioetsiko zaie). Egonaldiko hilabete bakoitza 0,01 puntuz balioesten da. Puntuazioa gehienez ere: 0,1.

II. ERANSKINA

Doktoretza aurreko ikerketa-bekak balioesteko baremoa (Unibertsitatearen Politika)

Taldearen balioespena 2011ko talde erroldatuen balioespenaren arabera, Ikerketa Batzordeak onetsia, 2006tik 2010erako urteei dagokiena.

Taldearen harrera ahalmena:

Taldearen ahalmena deialdiaren argitaratze-egunean eguneratutako 2011ko taldeen erroldako datuekin kalkulatuko da.

1 - (?1 - (Ei bekaduna NUP i * bekaren bizi-luzetasun faktorea i/ (U. irakaskidegoetako doktoreak + taldeak azken 5 urteetan irakurritako tesiak).

Bizi-luzetasun faktoreak: lehen urteko bekak, 1, bigarren urteko bekak, 0,75, hirugarren urteko bekak, 0,5, laugarren urteko bekak, 0,25.

III. ERANSKINA

Doktoretza ondoko ikertzaileen Prestakuntzarako Laguntzen baremoa

MAILAK

Argitalpenak

4

Biltzarrak

2

Egonaldiak

2

Proiektuetan parte hartzea

1

Dokoretza aurreko bekak eduki izana

2

Beste merezimendu batzuk

1

Oinarrietako 14.4 atalak ezartzen duenarekin bat etorriz.

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

PUNTUAK

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak

1,6

Argitalpenak

Maximo normalizatua: 4

2

Nazioarteko liburuak, osorik

1,6

3

Nazioko liburuak, osorik

0,8

4

Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak

0,8

5

Beste argitalpen batzuk

0,2

6

Nazioarteko biltzarretako biltzar-hitzaldi gonbidatuak

1,2

Biltzarrak

Maximo normalizatua: 2

7

Nazioko biltzarretarako ponentzia gonbidatuak

0,4

8

Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,5

9

Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,3

10

Egonaldiak

Puntuazioa gehienez:

2

11

Europar Batasuneko proiektuak

0,6

Proiektuak

Maximo normalizatua: 1

12

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuak

0,4

13

Autonomia eremuko proiektuak

0,2

14

Unibertsitateak finantzaturiko proiektu lehiakorrak

0,2

15

LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea

0,1

16

Bekak edo doktoretza aurreko laguntzak izatea

Puntuazioa gehienez:

2

17

Hizkuntzak

0,2

Beste merezimendu batzuk

Gehieneko normalizatua: 1

18

Gaiarekin lotura duen lanbide-jarduera

0,4

19

Prestakuntza ikastaroak

0,4

-Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan onetsitako edo argitaratutako ekarpenak aintzat hartuko dira. Proiektuetan, ikastaroetan eta abarretan parte hartu izana aski dokumentaturik egon behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta ponentziak: onespena edo argitalpena egiaztatzea. Biltzarretara joatea baina bertan parte hartu gabe prestakuntza atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea proiektuaren ikerketa taldekoa dela, ez bada proiektuaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu hauetan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak ez dira baliodunak izango.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuak baizik ez dira balioetsiko, kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen denean, edo beka bat eduki duenean.

  • Argitalpenak: Maximo normalizatua 4 puntu. Ekarpen bakoitza ondoren azaltzen den moduan balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburu osoak, 1,6 puntu; nazioko liburu osoak, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,8 puntu; bestelako argitalpenak, 0,2 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 4 puntu emanez.
  • Biltzarretan parte hartzea (biltzarretako komunikazioak edo posterrak), maximo normalizatua 2 puntu. Ekarpen bakoitza ondoren azaltzen den moduan balioetsiko da: nazioarteko biltzarretarako ponentziak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretarako ponentziak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 2 puntu emanez.
  • Ikerketa Zentroetako egonaldiak: 2 puntu gehienez. Jatorrizkoa ez den erakundean egonaldia balioetsiko da, 0,1 hilabete bakoitzeko.
  • Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea, maximo normalizatua puntu 1. Ekarpen bakoitza ondoren azaltzen den moduan balioetsiko da: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 1 puntu emanez.
  • Doktoretza aurreko beken onuraduna izatea, 2 puntu gehienez. Bekaren onuradun izateagatik, urte bakoitzeko, 0,5 puntu emango dira.
  • Beste hainbat merezimendu, maximo normalizatua puntu 1.
  • Zientziarako interesgarriak diren hizkuntzak: gehienez 0,2 puntu. Bakarrik Hizkuntza Eskola Ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren egiaztagiri ofizialak balioetsiko dira. Oinarrizko zikloa edo baliokidea 0,05 puntuz balioetsiko da eta 0,1 puntu goi zikloa edo baliokidea.
  • Prestakuntza ikastaroak: gehienez 0,4 puntu. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, 200 orduko kopururaino gehienez, beste titulazio batzuk ere barne, doktoretza ikastaroak, IGI, eta abar. Baita jardunaldi eta biltzarretara joatea ere, hauetan 5 ordu eguneko balioetsiko delarik. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira. 10 ordu bakoitzeko 0,02 puntu emango dira.
  • Lanbide jarduera interesgarriak: lanaldi osoko 20 hilabete 0,4 puntuz balioetsiko dira.
  • Beste hainbat merezimendu deritzon ataleko azpiatalen puntuazioak batu, eta normalizatuko dira puntu 1 emanez baioespen handiena eduki duen eskatzaileari.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batu egingo dira: argitalpenak, biltzarrak, egonaldiak, proiektuetan parte hartzea eta beste hainbat merezimendu.

Iragarkiaren kodea: F1114826