1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
26/2011 FORU AGINDUA, irailaren 9koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera zuzendari nagusiei eta departamentuko idazkari tekniko nagusiari eskuordetzen dizkiena, eta aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena, kargua hutsik dagoenean edo kontseilaria kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun bat duenean.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluko 1. idatz-zatiak xedatzen duenez, organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuei eskuordetzen ahalko zaizkie. Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren jardueren garapenean beharrezkoak diren eraginkortasuna eta lastertasuna lortzeko, egokitzat jo da zuzendari nagusiei eta departamentuko idazkari tekniko nagusiari eskuordetzea konseilariari dagozkion zenbait eskumen.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak, kargua hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun bat duenean.
Horrenbestez, eta aipatutako artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Herri Lanetako zuzendari nagusiari, Garraioetako zuzendari nagusiari, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari eta departamentuko idazkari tekniko nagusiari eskuordetzea, dagozkien esparruetan, indarreko araudian Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari esleitzen zaizkion eskumenen erabilera, honako gai hauetan:
a) Kontratazio administratiboa.
Ordezkatze horretatik honako hauek salbuesten dira:
-BEZa barne 1.000.000 eurotik gorako zenbatekoa duten obra proiektuak onestea.
-BEZa barne 1.000.000 eurotik gorako zenbatekoa duten kontratazio-espedienteak onestea, baita espediente horiei dagozkien kontratuen esleipena, formalizazioa, urteko diru kopuruak doitzea, luzapena, aldaketa, etetea eta ebazpena ere.
b) Entitate instrumentalei egiten zaizkien mandatuak.
2. Departamentuko idazkari tekniko nagusiari eskuordetzea ondare-erantzukizunaren arloan Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari dagozkion eskumenen erabilera.
3. Foru agindu honen bitartez egindako eskuordetzaren bidez ematen diren ebazpen guztietan inguruabar hori aipatu beharko da espresuki. Ebazpen horiek Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emanak bailiran hartuko dira ondorio guztietarako.
4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Herri Lanetako zuzendari nagusia departamentuko zuzendari nagusiek ordeztuko dute aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
a) Garraioetako zuzendari nagusia.
b) Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia.
5. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Garraioetako zuzendari nagusia departamentuko zuzendari nagusiek ordeztuko dute aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
a) Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia.
b) Herri Lanetako zuzendari nagusia.
6. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia departamentuko zuzendari nagusiek ordeztuko dute aldi baterako, hurrenkera honetantxe:
a) Herri Lanetako zuzendari nagusia.
b) Garraioetako zuzendari nagusia.
7. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusia Araubide Juridikoaren Ataleko buruak ordeztuko du.
8. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, departamentuko zerbitzuei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.-Ezeztaturik gelditzen dira Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren martxoaren 1eko 230/2005 Foru Agindua eta Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urriaren 5eko 34/2007 Foru Agindua.
Bigarrena.-Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik sortuko ditu ondorioak.
Iruñean, 2011ko irailaren 9an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.
Iragarkiaren kodea: F1114958