184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

100/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Begoña Goldaracena Tanco andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Mediko eta Kirurgikoen zuzendariordea, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriaren arabera, Osasuneko kontseilariak zuzendariordeak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu, zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak egindako proposamena, eta 45/2006 Foru Dekretuaren 64. artikulu horretan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Begoña Goldaracena Tanco andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Mediko eta Kirurgikoen zuzendariordea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta Giza Baliabideen zuzendariari, eta interesdunari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko abuztuaren 31n.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1114638