1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
99/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Ana Cristina Guerra Lacunza andrea Nafarroako Ospitaleguneko Kanpo Kontsulten, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariorde izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriaren arabera, Osasuneko kontseilariak zuzendariordeak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu, zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak egindako proposamena, eta 45/2006 Foru Dekretuaren 64. artikulu horretan emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Ana Cristina Guerra Lacunza andrea Nafarroako Ospitaleguneko Kanpo Kontsulten, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariorde izendatzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta Giza Baliabideen zuzendariari, eta interesdunari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko abuztuaren 31n.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1114613