1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
92/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Mariano Hernández Galindo jauna Nafarroako Hego-Mendebaldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariorde izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 64 artikuluak ezartzen du zuzendariordeak Osasuneko kontseilariak askatasunez izendatu eta kenduko dituela kargutik, zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak egindako proposamena, eta 45/2006 Foru Dekretuaren 64. artikulu horretan emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Mariano Hernández Galindo jauna Nafarroako Hego-Mendebaldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariorde izendatzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta Giza Baliabideen zuzendariari, eta interesdunari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2011ko abuztuaren 31n.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1114620