184. ALDIZKARIA - 2011ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

174/2011 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Raquel Alfaro Iralde andrea, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Raquel Alfaro Iralde andrea, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko irailaren 2an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1114940