150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 423/2011 prozedura

Alejandro Berrueta Vicentek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Obetrans Tudela S.L. eta Excatrans Telu S.L. enpresen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 423/2011 demanda-prozeduraren barnean, epaitzan hauxe dioen epaia eman da 2011ko uztailaren 5ean:

Baiesten dut Alejandro Berrueta Vicente jaunak Obetrans Tudela, S.L. eta Excatrans Telu, S.L. enpresen aurka eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta deklaratzen dut enpresa demandatuak auzi-jartzailearen lan-kontratua arrazoi objektiboengatik amaitzea bidegabekoa izan zela (2011ko martxoaren 31tik aurrera sortu zituen ondorioak). Horrenbestez, enpresa demandatuak kondenatzen ditut solidarioki auzi-jartzailea berriro onartzera, kaleratu aurretik zituen lanpostu eta lan baldintza berberekin, edo 21.164,96 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuek aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badute, langilea berriro onartu dutela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 57,01 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Eta aipatu Funtsa kondenatzen dut deklarazio horiei men egitera. Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0423 11 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0423 11 zenbakia aipatuz). Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Obetrans Tudela S.L.ri eta Excatrans Telu S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko uztailaren 12an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1112302