150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 78/2011 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Bernardino López Escuderok eskaturik, diru-kopuru bat dela-eta, Construcciones Bulot, S.L.ren eta Construcciones Ganuza Napal, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 78/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Bernardino López Escuderok eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Construcciones Bulot, S.L.ren eta Construcciones Ganuza Napal S.L.ren aurka, jarraian adierazten diren diru-kopuruak ordain ditzaten, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa:

A) Construcciones Bulot S.L.k eta Construcciones Ganuza Napal S.L.k 1.988,24 euroko printzipalaren ordainketa solidarioa egin beharko dute, gehi 119,29 euro behin-behineko interes gisa eta 198,82 euro behin-behineko kostu gisa.

B) Construcciones Ganuza Napal S.L.k 3.814,25 euro ordainduko ditu, gehi 228,85 euroko interesak eta 381,42 euroko kostuak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egiten ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den gisan.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Dekretua:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Construcciones Bulot, S.L.ri eta Construcciones Ganuza Napal, S.L.ri:

A) Construcciones Bulot S.L.k eta Construcciones Ganuza Napal S.L.k 1.988,24 euroko printzipalaren ordainketa solidarioa egin beharko dute, gehi 119,29 euro behin-behineko interes gisa eta 198,82 euro behin-behineko kostu gisa.

B) Construcciones Ganuza Napal S.L.k 3.814,25 euro ordainduko ditu, gehi 228,85 euroko interesak eta 381,42 euroko kostuak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontua, 3158 0000 64 0078 11 kontzeptua.

Egin bitez jarduketa hauek:

A) Construcciones Ganuza Napal S.L.ri dagokionez.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura eta alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistrora, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru-kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

1.-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2.-Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku erakunde hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

Caja España Inversiones de Salamanca y Soria.

Caixa Cataluña.

Banco de Valencia.

Banco Popular.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa.

Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru-kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

3.-Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekin dituen kredituak:

Ferrallas Haro S.L.

The House Beer Rotxapea S.L.

Gescat Viviendes en Comercialización S.L.

Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

4.-Ondoko betearazpen hauetan jada atxikitako ondasunen berrenbargoa:

Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegia, 71-11 betearazpena.

Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegia, 76-11 eta 77-11 betearazpenak.

Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegia, 22-11 betearazpena.

Halaber, auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

5.-7391 BFK matrikula duen ibilgailua. Horri dagokionez, igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

6.-Dekretatzen da ondasun higigarri inskribaezinak eta/edo eskubideak berrenbargatu daitezela betearazpen hauetan:

Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegia, 71-11 betearazpena.

Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegia, 76-11 eta 77-11 betearazpenak.

Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegia, 22-11 betearazpena.

Horretarako idatzagiria igorriko zaio organo horri, aipatu prozeduran berrenbargoaren kontu har dadin, eta aldi berean eskatuko da, berrenbargoa bermatzeko neurri gisa, aurreko enbargoa altxatu baino lehen epaitegi hau jakitun jar dadila, zuzenbidearekin bat datozen aseguramendu neurriak hartzeko.

7.-Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

B) Construcciones Bulot S.L.ri dagokionez.

Nafarroako Lan Arloko Epaitegi honek 143-08 betearazpenean enpresa horren kaudimengabezia deklaratuta, eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den bezala, errekurtsoa paratzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru-kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Construcciones Bulot, S.L.ri eta Construcciones Ganuza Napal, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko ekainaren 21ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1111336