150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1166/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko maiatzaren 18an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1166/2010 familia-prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, El Habib Jalouaneren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Idoya Razquin Garayalderen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Elena Burguete Mira prokuradoreak, Idoya Razquin Garayalderen izenean eta hura ordezkatuz, El Habib Jalouane auzi-iheslariaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Altsasun 2006ko azaroaren 28an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Eta El Habib Jalouaneri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egiten ditut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 18an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1112670