150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1579/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko uztailaren 14an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

Jaime Goñi Alegre prokuradore jaunak eskaturik, Thiago Eric Coelho Silva jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1579/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Thiago Eric Coelho Silva jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Barbara Cristina Dias Ramos andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Thiago Eric Coelho Silva jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2011ko uztailaren 14an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Raquel Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1112304