150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 232/2011 hipoteka-betearazpena

Carlos Javier Asin Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxa-Sociedad Cooperativa de Créditok eskaturik, hipoteka bat dela-eta, Manuel Mesias Daquilema Musgoren eta Georgina Rebeca Campos Tomalaren aurka epaitegi honetan bideratu den 232/2011 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Hiri finka, Alloko Pozarron kaleko 4. zenbakian dagoena. Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 3.162. liburukian, 86. liburuan, 132. orrian, 4206. finka.

Enkantea egiteko, finka 83.000,00 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2011ko irailaren 2an eginen da, 11:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3146 0000 05 0232 11 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Lizarran, 2011ko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asin Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1112518