150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

114/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, Imelda Lorea Echavarren andrea Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 26ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Imelda Lorea Echavarren andrea Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau Imelda Lorea Echávarren andreari, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko uztailaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1112782