150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2011ko uztailaren 4an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urritzako UA1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Miguel Betelu Ciak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Imotzen, 2011ko uztailaren 11n.-Alkatea, Jose Angel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1112132