150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Alkatetzaren eskuordetzeak

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak 2011ko uztailaren 1ean 24/11 Ebazpena eman zuen:

"Azaroaren 28ko 1568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43, 44, 45 eta 46. artikuluetan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21, 23 eta 24.4 artikuluei buruz ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Zinegotzi hauek Fontellasko Udaleko alkateorde izendatzea, honako hurrenkera honetan:

-Lehen alkateorde, Fabiola Lasheras Navarro.

-Bigarren alkateorde, Francisco Javier Lamana Ibuarben.

2. Izendatutako alkateordeak eskuordetzea, ondotik adierazten diren alorretan Alkatetzari dagozkion eskumenetan ari daitezen, legearen arabera eskuordetu ezin direnak salbu:

-Fabiola Lasheras Navarro, Hezkuntza, Jai eta Gizarte Zerbitzuen Alorra.

-Francisco Javier Lamana Ibuarben, Kirol eta Gazteriaren Alorra.

3. Eskuordetze bereziak egitea, eta horretan sartuko dira aipatu zerbitzuen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena:

-María Lourdes Ordovás Ansón, Kulturako, Teknologia Berrietako eta Emakumearen Alorra.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari eta izendatuei.

Fontellasen, 2011ko uztailaren 1ean.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1112036