2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Deikazteluko Udalak, 2011ko uztailaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Deikazteluko Udalaren eta Laderas de Montejurra, S.L.ren artekoa, zertarako eta Udalari zor zaion hirigintza aprobetxamenduaren legezko lagapena egiteko; horretarako diru konpenstazioa eginen da, espedientean behar bezala eginbidetuta jasotako testuaren arabera eta bat etorrita Estellerriko EEZB Hirigintzako Zerbitzuak luzatutako perituen balorazioarekin.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Deikaztelun, 2011ko uztailaren 6an.-Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L1112038