150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Administrazioarekiko 328/2011 auzi-errekurtsoa

2011ko ekainaren 23an Udal honetako erregistroan jaso zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren jakinarazpena. Construcciones Arregui, S.A.k, Construcciones Muroa, S.A.k, Construcciones Hermanos Martín, S.L.k eta Construcciones Alzate, S.L.k 328/2011 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela jakinarazten da. Errekurtsoa, "Santo Cristo de Otadia" 3. sektorearen Plan Partzialean Altsasuko Udalak sustatutako aldaketaren aurka aurkeztu zen, Altsasuko Udalak 2011ko apirilaren 15ean behin betiko onetsi baitzuen.

Hori guztia kontuan harturik eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, honen bitartez interesdunei jakinarazten zaie idazki hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea dutela prozeduran aurkezteko.

Altsasun, 2011ko uztailaren 18an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1112336