150. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Administrazioarekiko 422/2011 auzi-errekurtsoa

2011ko ekainaren 23an Udal honetako erregistroan jaso zen Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegiaren jakinarazpena. Construcciones Arregui, S.A.k, Construcciones Muroa, S.A.k, Construcciones Hermanos Martín, S.L.k eta Construcciones Alzate, S.L.k 422/2011 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela jakinarazten da. Errekurtsoa, Alkatetzaren ekainaren 1eko 616/2011 Ebazpenaren kontra aurkeztu da. "Santo Cristo de Otadia" 3. sektorea birzatitzeko proiektuaren urbanizazioaren kuotak (3. ordainketa kontuan) onetsi zituen ebazpen horrek.

Hori guztia kontuan harturik eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, honen bitartez interesdunei jakinarazten zaie idazki hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea dutela prozeduran aurkezteko.

Altsasun, 2011ko uztailaren 13an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1112333