146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

271/2011 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Encarna Valencia García andrea Lizarrako Remontival HLHIPko zuzendari izendatzen duena ohiz kanpoko prozeduraz, 2011ko uztailaren 1ean.

2011ko ekainaren 30ean Lizarrako Remontival HLHIPko zuzendaritza postua hutsik gelditu zen, oraingo zuzendaritzak kargua uzteko eskaera aurkeztu baitzuen. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak eskaera hori onartu egin zuen.

Ikastetxeek, ongi aritzeko, ikasturte hasieran zuzendari bat behar dutenez, bidezkoa da ikastetxe horretarako Encarna Valencia García andrea zuzendari izendatzea, ohiz kanpoko prozeduraz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Encarna Valencia García andrea Lizarrako Remontival HLHIPko zuzendari izendatzea ohiz kanpoko prozeduraz, 2011ko uztailaren 1etik 2012ko ekainaren 30era, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko ekainaren 23an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1111487