146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA

Tronpetako irakaslea kontratatzeko ebazpena

Hilarión Eslava Musika Eskolako Patronatuaren ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen tronpetako irakasle izateko lanpostu bat betetzeko. Deialdi hori 2011ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an.

Patronatuak 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18koan, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eman zuen argitara.

Hautaprobak amaiturik, Hilarión Eslava Musika Eskolako Patronatuak,

EBATZI DU:

1. Iñaki Marin Remon lan araubide finkoan kontratatzea egoki dela erabakizea.

2. Kontratatzen diren izagaiak lan araubide finkoan kontratatuko dira kontratuan zehaztuko den probaldia iragandakoan.

Izangai horiek Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta araubide horretan alta emanen zaie.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

3. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2011ko ekainaren 29an.-Burlatako alkate eta Musika Eskolaren Patronatuko burua, Juan Carlos Gonzalez Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1111756