146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Alkateordearen izendapena

Sansolgo Udaleko alkate udalburuak, 2011ko ekainaren 23an, Toki Entitateen Korporazioen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan zehaztua betetzeko,

ERABAKI ZUEN:

1. Juan Javier Remírez Lizuain izendatzea Santsolgo Udaleko alkateorde.

2. Aipatu izendapenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, indarra ebazpen honen biharamunean hartuko badu ere.

3. Ebazpena interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari haren berri ematea egiten den hurrengo bilkuran.

Santsolen, 2011ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1111778