146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen eta alkateordearen izendapena

2011ko ekainaren 27an, San Adriango Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpenak eman ditu:

-35/2011 Ebazpena, ekainaren 27koa, alkate udalburuak emana, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu eta aipatzen diren alkatearen eskudantziak haren esku uzten dituena. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

"Lehenbizikoa.-Alkateaz gain, honako hauek ere izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide:

  • María Concepción Ruiz López.
  • Iñigo Gimeno Gurpegui.
  • Rosa Ana Cigudosa Medrano.
  • Miguel Ángel Sola Sánchez.

Bigarrena.-Kide anitzeko organoa denez gero, Gobernu Batzarraren esku uztea ondotik aipatzen diren eskudantziak, betiere honakoetan aurreikusitakoei jarraikiz: apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 artikuluan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen bigarren xedapen gehigarrian eta haiekin bat datozen arauetan. Hona hemen:

1. Udal zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta sustatzea (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea, 21.1.d art.).

2. Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, betiere Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnen onespena ere (TAOL, 21.1.j art.).

3. Agintariei desobeditzeagatik eginiko hutsak edo udal ordenantzen arau-hausteak zehatzea, bertze organo batzuen ahalmena denean salbu (TAOL, 21.1.n art.) .

4. Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; haien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

5. Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratatazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean (TAOL, 21.1.o arti.).

6. Lizentziak ematea (TAOL, 21.1.q art.), obra txikien lizentziak izan ezik, baldin eta haiek egiteko aurrekontua 6.010 eurotik gorakoa ez bada eta proiektu teknikoa behar ez badute, arloan indarra duen araudian ezarritakoari jarraituz; bi baldintzak batera eman beharko dira. Aipatu obra txikien lizentziei dagokienez, alkate udalburuak eskumenari eutsiko dio eta, txosten teknikoak egin ondoren, emanen dira Alkatetzaren ebazpenen bidez.

Hirugarrena.-Ebazpena izendatuei banan-banan jakinaraztea. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen lehen saioan, Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoaren ondorioz."

-36/11 Ebazpena, ekainaren 27koa, María Concepción Ruiz López alkateorde izendatzen duena. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

"Lehenbizikoa.-Alkateorde bakarra izendatzea, María Concepción Ruiz López alegia, Tokiko Gobernu Batzarreko kidea baita.

Bigarrena.-Alkateordeak nire eskudantzia guztietarako ordezkatuko nau, kanpoan naizenean, eri edo ezindurik, eta, beraz, eskudantzia haietan ari ezinean, aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hala egiterik balego.

Orobat, bertzerik gabe ordezkatuko nau, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ebazpen hau izendatuari zuzenean jakinaraztea, izendapenaren onarpena aurkez dezan, hala nahi badu.

Laugarrena.-Aipatu izendapenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, indarra ebazpen honen biharamunean hartuko badu ere.

Bosgarrena.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoari jarraikiz."

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2011ko ekainaren 27an.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1111640