146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Plan Orokorra eta lizentzien etendura. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2011ko ekainaren 5ean egin bilkuran, legezko gehiengo osoaren quoruma zuela, ondoko xedapen zatia duen erabakia hartu zuen, jendaurrean paratuko baita zehazten diren epeetan:

1. Hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udal Plan Orokorra, espedientean jasoa eta lantalde prestatzaileak prestatua, eta hasiera batez onestea orobat ingurumen ondorioen azterlana, planaren parte bat baita. Jendaurrean egonen da bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan eta 4/2005 Legearen 30. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako, eta, halaber, iragarkia jarriko da hala prentsan nola udalaren iragarki oholean, aipatu epe horretan herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

2. Noain Elortzibarko Udal Plan Orokorraren proiektuaren kopia igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluan ezarritako ondorioetarako, baita Eguesibarko kontzejuetara, Iruñerriko Mankomunitatera eta ukitutako erakundeetara ere, txostena egin dezaten, 35/2002 Foru Legearen 70.7 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Hirigintzako lizentziak ematea etetea Noain Elortzibarko udal mugapeko ondoko eremu hauetan:

Zuluetako UE-3.1 eta UE-3.2 unitateetan sarturiko lurzoruak, egun indarra duen planeamenduaren arabera.

Zabalegiko UE-3.1, UE-3.2 eta UE-4.2 unitateetan sarturiko lurzoruak.

Hirigintza plan berrian aurreikusitako hiri lurzoru finkatu gabeak (UN-); honako hauek, zehazki: Noaingo UN-3 eta SGA-1, unitate horri atxikia, eta Zuluetako UN-2.

Hirigintza plan berrian aurreikusitako lurzoru urbanizagarri sektorizatuak (AR-); honako hauek, zehazki: AR-1, Noaingo AR-3, Imarkoain-Dorreko AR-1 eta SGA-1-AR-1, banaketa eremu horri atxikia, Zuluetako AR-1 eta Zabalegiko AR-1, AR2 eta AR-3.

Hirigintza plan berrian aurreikusitako lurzoru urbanizagarri sektorizatu gabeak (SUN-); honako hauek, zehazki: Noaingo SUN-1, Nasuinsaren industrialdeko SUN-4 eta Orizko SUN-5.

Garapen eredua gorde beharreko lurzoru urbanizaezinak; honako hauek, zehazki: aireportu aurreko eremuko lurzoruak eta Zulueta, Elortz eta Imarkoain-Dorreko herriguneen inguruko lurzoruak, erdi aldean.

Jendaurrean paratzen den dokumentazioa interesdunen eskura dago Noain Elortzibarko Herriko Etxean (Foruen plaza, 3, Noain) eta Canal Cero kopiadendan (Iruñeko Pio XII.aren etorbidea, 13; telefonoa: 948170388).

Noain Elortzibarren, 2011ko uztailaren 6an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1112135