146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 18an hartua, Pedro José González Felipe jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko buru izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia arautzen duen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluan, beste kide batzuen artean, kontseiluburu bat arituko dela, eta Nafarroako Gobernuak izendatuko duela.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 10.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak haren burua izendatuko duela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Pedro José González Felipe jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko buru izendatzea.

2. Erabaki hau Eskola Kontseiluari igortzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko uztailaren 18an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1112472