146. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udalkideen diru-esleipenak

Antsoaingo Udalak, 2011ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hura azaroaren 28ko 2568/1986 EDren bidez onetsia baita.

Kontu-hartzailetzak nahikoa kreditu badela dioenez, eta alkate udalburuak proposatuta, honako hau erabaki da:

1. Karguan erabateko dedikazioan aritzeko ordainsaria:

Alkateak erabateko dedikazioan burutuko du bere erantzukizuna, urtean 42.251,02 euroko ordainsari gordina duela. Lau ordainalditan jasoko du, Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta PFEZko erregelamenduzko atxikipenak aldez aurretik kenduta. Orobat, Udalak kotizatuko du Gizarte Segurantzan enpresari dagokion kuota.

2. Kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeko konpentsazioa:

a) Gainerako udalkideek konpentsazioak jasoko dituzte kide anitzeko organoetako bilkuretan parte hartzeagatik, honako kopuru hauek:

-Informazio batzordeetako buruak diren zinegotziek, 560 euro hilean.

-Gainerako zinegotziek, 355 euro hilean.

b) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 14.2.b) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, a) lerroaldean aipatu konpentsazioak gastuetarako sariak dira.

3. Aipatu diru-kopuruak urte natural bakoitzaren hasieran eguneratuko dira, Nafarroako admininistrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsariak aldatzen diren portzentaje berean.

4. Erabaki honek 2011ko uztailaren 1etik hasita sortuko ditu ondorioak.

Antsoainen, 2011ko ekainaren 30ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1111766