1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko urtarrilaren 10ean hartua, "Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren 3. multzoa" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onesten duena. "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S.A." da sustatzailea.
Nafarroako Gobernuak 2002ko uztailaren 3an hartutako Erabakiaren bitartez, Castejonen ziklo konbinatuko zentral termiko bat egiteko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, "Hidroeléctrica del Cantábrico, S.A."k sustatua, onetsi egin zen. Tramitatutako proiektua Castejongo industrialdeko lurzati batean kokatzen zen, eta zentralaren 1. multzoari buruzkoa zen. Proiektu horretan adierazi zenez, "etorkizunean instalazioak handitzeko aukera" zegoen, edo "bigarren unitate bat jartzeko aurreikuspena".
Gero, 2002ko abuztuaren 2an, "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S.A."k, Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoko 1. multzoaren jabe den aldetik, "Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren 2. multzoa" aurkeztu zuen, UPS gisa onets zedin. Nafarroako Gobernuak 2005eko azaroaren 7an hartutako Erabakiaren bidez UPS hori onetsi egin zen.
Kutsadurari eta Klima Aldaketari Aurrea Hartzeko Idazkaritza Orokorrak Ingurumen eraginaren adierazpena egin zuen bigarren multzo horri buruz, 2005eko apirilaren 18an emandako ebazpenaren bidez. Haren bidez Castejongo (Nafarroa) udal mugapean kokatutako ziklo konbinatuko zentral termikoa 400 MW-eko potentzia elektriko izendatua duen ziklo konbinatuko gas naturalerako multzo bat (2. multzoa) eraikiz handitzeko proiektuari buruzko (hori "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S. A."k sustatu zuen) Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Halaber, bigarren multzo horretarako baimenak eman zituen Ekonomia Ministerioko Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusiak, 2005eko azaroaren 25ean, eta Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusiak, 2007ko uztailaren 18an. Halaber, multzo hori egiteko obrak bukatu ondoren, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren Industria eta Energia Alorraren zuzendariak 2008ko martxoaren 4an behin betiko abian jartzeko baimena eman zuen.
Gero, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren ekainaren 12ko 304/2008 epaiak onetsi egin zuen Nafarroako Gobernuak 2005eko azaroaren 7an hartutako Erabakiaren aurka jarritako 42/2006 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta erabakia indargabetu, zuzenbidearen araberakoa ez izateagatik. Epaiak adierazten du, erabakiaren oinarri, aipatutako erabakia hartu zenean oraindik ere Nafarroan aplikatzekoa zela azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuaren bidez onetsitako Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko Erregelamendua.
Gero, 2009ko uztailaren 31n, "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S.A." (ELEREBRO) enpresak, eta kontuan harturik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak hirugarren xedapen gehigarrian Nafarroan GOKA Erregelamendua aplikagarria ez dela ezarri zuela, berriz ere eskatu zuen "Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren 2. multzoa" Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onets zedila, aldi hartan "Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren 3. multzoa" izena emanez.
Azkenik, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez "Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren 3. multzoa" izeneko proiektua, "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S.A."k sustatua, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratu eta jendaurrean jarri zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako. Erabaki hori 2009ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean.
Proiektuaren xedea, 2002an sustatutako espedientearen kasuan bezala, Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoan bigarren multzo baten instalazioa definitzea da. Instalazioa 1. multzoaren ondoan dago, eta helburu hau du: ziklo konbinatuan gas naturalaren konbustioaren bitartez energia elektrikoa produzitzea, baina 1. multzoa ez bezala, larrialdietan erregai lagungarri gisa gasolioa erabiltzeko diseinatua dago.
Espedientea jendaurrean egon den denboran ez zen alegazio idazkirik aurkeztu.
Bestalde, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, 2010eko azaroaren 17an, Klima Aldaketako Estatu Idazkaritzaren ofizio bat eman zuen ezagutzera. Txosten horren arabera, erabat indarrean dago Kutsadurari eta Klima Aldaketari Aurrea Hartzeko Idazkaritza Orokorrak 2005eko apirilaren 18an emandako Ebazpenaren bidez egindako Ingurumen eraginaren adierazpena. Ebazpen haren bidez Ingurumen eraginaren adierazpena eman zen "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S.A"k sustatutako ziklo konbinatuko zentral termikoa handitzeko proiekturako.
Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearekin bat etorririk eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S.A."k sustatutako "Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren 3. multzoa" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onestea.
2. Proiektuari buruzko txosten eta ebazpenetan xedatutakoa beteko du sustatzaileak. Bereziki, Ebroko Ur Konfederazioak emandako txostenetan xedatutakoa, baita Kutsadurari eta Klima Aldaketari Aurrea Hartzeko Idazkaritza Orokorraren 2005eko apirilaren 18ko Ebazpenean xedatutakoa ere. Ebazpen horren bidez, Castejongo (Nafarroa) udal mugapean kokatutako ziklo konbinatuko zentral termikoa 400 MW-eko potentzia elektriko izendatua duen ziklo konbinatuko gas naturalerako multzo bat (2. multzoa) eraikiz handitzeko proiektuari buruzko Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. "Eléctrica de la Ribera del Ebro, S. A."k sustatu zuen.
3. Egin nahi diren instalazioek ukitu edo baldintzatu ditzaketen gainerako azpiegitura eta zortasunei dagokienez, entitate sustatzaileak behar diren baimen guztiak eskuratu beharko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren erakundeengandik.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari igortzea.
5. Erabaki hau jakinaraztea Castejongo Udalari, Ebroko Ur Konfederazioari, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri (NILSA) eta sozietate sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea, halaber, erabakiak bide administratiboa amaitzen duela eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Nolanahi ere, administrazio publikoek aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 10ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1100367