14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Uztailaren 6ko Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legea
urratzeak ekarritako zehapen espedienteak irekitzearen
inguruko ebazpenen jakinarazpena

Mankomunitateburuak Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legean araututa dagoen ustezko urratzea egiteari lotuta eman duen behin betiko ebazpena ezin izan da jakinarazi -ondorengo zerrendan ageri da zigor hori-. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplikagarria den gainerako legeriarekin bat, honako ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren udaleko edo kontzejuko iragarki oholean.

Ebazpen horren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko mankomunitateburuari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 12an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Eranskina

Espedientea: 20100573. Ebazpen zk.: 443/2010. Izena: Jaime Munárriz Barbarin. Herria: Iruña. Salaketaren data: 2010/04/12. Ebazpena: jarduketen artxiboa.

Iragarkiaren kodea: L1100540