245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aldaketa xehakatua S-9 sektoreko AR-3 banaketa eremuko U-3.1, U-3.2, VL-1 eta VL-2 lurzatietan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa.–Aldaketa behin betiko onestea San Adriángo Udal Plan Orokorrean, bere S-9 sektoreko AR-3 banaketa eremuko U-3.1, U-3.2, VL-1 eta VL-2 lurzatiek osaturiko etxesailari dagokionez. Xedea da familia bat baino gehiagorendako etxebizitzen blokeetan lerrokadurak aldatzea, baita familia bakarreko etxebizitzen bolumena ere, beheko solairuetan garaje lotetsietako plazak egin ahal izateko.

Bigarrena.–Udal Plan Orokorrean egin aldaketari 12/2014 zenbakia eman zaio. Egungo Udal Plan Orokor horrek 2010eko irailaren 13an hartu zuen indarra (2010eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Hirugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da onetsitako aldaketaren dokumentuaren ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko.”

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2014ko abenduaren 9an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1416699