4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 830/2010 prozedura
María González Garcíak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkariak.
Aditzera ematen dut: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, hipoteka dela-eta, Julián Luis Calvo Enérizen, Julián Calvo Lozanoren eta María Cristina Enériz Vallejoren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000830/2010 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:
Hiri finka: beheko solairua eta goiko solairu bat dituen etxea, estali gabeko oilategi edo patioarekin, Jerusalemgo Zaldunen etorbideko 8an, Cabanillasen.
Orube osoaren azalera: 511,80 m2.
Hipotekaren inskripzioaren datuak: 2780. liburukia, 60. liburua, 218. orria, 2533. finka.
Enkantea egiteko, finka 203.500 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.
Enkantea apirilaren 6an eginen da, goizeko 9:30ean.
Enkantearen baldintzak:
1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 1846 42 000500 1274 kontuan (kontzeptuan 31810000 05 083010 jarri behar da, eta onuradunaren eremuan, Tuterako 2. Epaitegia), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Tuteran, 2011ko urtarrilaren 12an.-Idazkari judiziala, María González García.
Iragarkiaren kodea: J1100471