14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000815/2010 demanda

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Idoya Iturria Ayerak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Área Paternain Sociedad Anónimaren, Roncesvalles Hostelería Sociedad Limitadaren eta Blanca Molins Castiellaren (enpresaren konkurtsoko administratzailea) aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000815/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Erabaki da:

Tramitatzeko onartzea Idoya Iturria Ayerak diru kopuru bat erreklamatzeko jarri duen demanda, Área Paternain Sociedad Anónimaren, Roncesvalles Hostelería Sociedad Limitadaren eta Blanca Molins Castiellaren (enpresaren konkurtsoko administratzailea) aurkakoa, eta erregistro liburu egokietan erregistratzea.

Bi alderdiei zitazioa egiten zaie 2011ko ekainaren 16an goizeko 11:45ean 14. judizio-aretoan (lehen solairua) ager daitezen, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Igor bekio demandaren eta gainerako agirien kopia alderdi demandatuari. Alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela epaiketara, hala nola beste alderdiak frogabide gisa proposatu eta epaitegi honek onartzen dituen agiriak ere. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez badira, onartutako probari dagokionez beste alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat har daitezke.

Ohartarazten da ezen, formazko zitazioa egin arren, demandatzailea agertzen ez bada edo judizioa eteteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, ulertuko dela demandan atzera egin duela (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83.2 artikulua) eta demandatua bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (Lan Prozedurari buruzko Legearen 83.3 artikulua).

Eskatutako frogak prestatzeko, eta deusetan ukatu gabe judizioan horiek onartzea, erabakitzen da:

Alderdiaren galdeketaren frogari dagokionez, froga hori eskatu baita, egin bekio zitazioa alderdi demandatuari, hots, Área Paternain Sociedad Anónimari eta Roncesvalles Hostelería Sociedad Limitadari, eta ohartaraz bekio agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, deklaraziorik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen direla epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Egin bekio zitazioa Soldatak Bermatzeko Funtsari ofizioz, Lan Prozedurari buruzko Legearen 23.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Epaitegi honetan zenbait prozedura bideratzen ari direnez, besteak beste 190/10 betearazpena, eta prozesuko ebazpenak Roncesvalles Hostelería Sociedad Limitada demandatukideari ediktuen bidez jakinarazten zaizkionez, igor bedi ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialera enpresa horri jakinarazpena eta zitazioa egiteko.

Legelariaz baliatzeko eskaera egina dagoela eta jakinarazpenetarako helbidea adierazita dagoela ulertzen da.

Aurka egiteko bideak: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Hori erabaki eta sinatzen dut. Idazkaria.

Eta Roncesvalles Hostelería Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 10ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1100482