4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 204/2010 prozedura
Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Miguel Angel Elvira Donazarrek, Sergio Ferrer Baquerok, Olga Otilia Cantos Loorrek eta Kerly Buenaño Coellok eskaturik, Bar Restaurante Urdax, S.A. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 204/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Miguel Angel Elvira Donazarrek, Sergio Ferrer Baquerok, Olga Otilia Cantos Loorrek eta Kerly Buenaño Coellok Bar Restaurante Urdax, S.A. enpresarekin izandako lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela deklaratzen dut, eta enpresa kondenatzen dut langileei diru kopuru hauek ordaintzera:
-Miguel Angel Elvira Donazarri: 4.746 euro kalte-ordain gisa (2 urte eta 4 hilabeteko zerbitzualdiagatik) eta 7.774,40 euro tramitazioaldiko soldata gisa (172 egun bider 45,20 euro/eguneko).
-Sergio Ferrer Baquerori: 1.525,50 euro kalte-ordain gisa (9 hilabeteko zerbitzualdiagatik) eta 7.774,40 euro tramitazioaldiko soldata gisa (172 egun bider 45,20 euro/eguneko).
-Kerly Buenaño Coellori: 15.840,38 euro kalte-ordain gisa (8 urte eta 10 hilabeteko zerbitzualdiagatik) eta 6.854,20 euro tramitazioaldiko soldata gisa (172 egun bider 39,85 euro/eguneko).
-Olga Otilia Cantos Loorri: 2.338,43 euro kalte-ordain gisa (urtebete eta 7 hilabeteko zerbitzualdiagatik) eta 5.645,04 euro tramitazioaldiko soldata gisa (172 egun bider 32,82 euro/eguneko).
Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).
Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel Maria Olabarri Santos Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratu andreak. Fede ematen dut.
Eta Bar Restaurante Urdax, S.A.ri (IFK: A31117021) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 10ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1100603