14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Komunikazio teknikaria izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2010eko abenduaren 29an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio teknikaria izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeari buruz Zerbitzu Orokorretako buruak, Prentsa, Argitalpen eta Protokolo Zerbitzuko buruak eta Zerbitzu Juridikoek eginiko txostenak ikusirik, eta ikusita, baita ere, Kontu-hartzailetzak emandako kreditu-ziurtagiria, hona,

ERABAKIA:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio teknikaria izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea. Deialdia eranskinean jasotako oinarriei lotuko zaie.

2. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2010eko abenduaren 29an.-Lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Deialdia, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio teknikaria izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzekoa

Oinarriak

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio teknikaria izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bitartez betetzea.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honetan honakoak izanen dira arau: Nafarroako Parlamentuan lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Erregelamendua (2007ko martxoaren 7ko, 2010eko urriaren 22ko eta 2010eko abenduaren 7ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala) eta 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua. Horien osagarri izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta hura garatu eta betearazteko eman zen Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua.

1.3. Deialdi honen bidez izendatutako izangaiak Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, bereziki, Nafarroako Parlamentuko teknikarien kidegoarentzat -goi mailako teknikarien eskala- ezarritako eginkizunak bete eta horien eskubide eta betebeharrak izanen ditu. Eginkizun horiek, orokorrean, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 8.2. artikuluan daude ezarrita teknikarien kidegoarentzat: eginkizun profesionalak edo zuzendaritzakoak, horietan aritzeko unibertsitateko lizentziadun titulua izatea eskatzen dutenak eta Nafarroako Parlamentuko beste funtzionario batzuei esleiturik ez daudenak.

Era berean, eta modu zehatzagoan, Nafarroako Parlamentuko administrazioko antolamenduari buruzko Erregelamenduak ezarritako eginkizunetatik, bere mailari eta Prentsa, Argitalpen eta Protokolo Zerbitzuari dagozkien eginkizunak. Legebiltzarreko organoek hartutako erabakiei buruzko informazioa ematea eta Nafarroako Parlamentuaren webguneko informazio-edukiak gaurkotzea, bai eta, oro har, Legebiltzarreko jarduerak publiko egiteko informazio-jarduerak eta Nafarroako Parlamentuaren argitalpenekin lotutako lanak ere.

1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuko nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin. Lanpostua A mailakoa da eta horren lansariak izanen dira maila horri dagozkionak gehi Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak.

1.5. Lanaldia goiz eta arratsaldekoa izanen da, eta Parlamentuko organo eskudunek edonoiz aldatu ahal izanen dute, zerbitzuaren beharrizanen arabera.

2. oinarria. Izangaien betebeharrak.

2.1. Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, lanpostu huts hori lekualdatze-lehiaketaren bidez beteko da. Lehiaketa horretan parte hartu ahal izanen dute jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian dauden Comptos Ganberako eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek guztiak betetzen badituzte, betiere:

a) A mailako funtzionarioa izatea.

b) Kazetaritzako lizentziadun unibertsitate-titulua edo haren baliokidetzat jotako titulua edukitzea.

Kazetaritzako lizentziadun lanpostu baterako izendatua izana, edo antzeko lanpostu baterako, baldin eta eginkizun nagusien artean deialdi honetako 1. oinarriko 3. idatz-zatikoak baditu.

2.2. Lanpostu-erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

2.3. Aurreko baldintzak deialdi honen 3. oinarrian ezarritako epe eta eran frogatu beharko dira. Ulertuko da baldintza horiek bete beharko direla eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako. Era berean, izangaiek 2. arau honen 1. atalean aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte lanpostu-betetzearen prozesuak irauten duen denbora guztian. Lanpostu-betetzearen prozesua izendapenaren unean bukatuko dela ulertuko da.

3. oinarria. Eskabideak eta aurkezteko epea.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan parte hartu nahi dutenek behar den eskaera, eskabide gisa, eredu ofizialaren araberakoa (deialdi honen I. eranskinean ageri da), aurkeztu beharko dute, eta bertan ondokoak azaldu: izen-abizenak, adina, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, helbidea eta telefonoa, izanez gero.

Eskabideak Nafarroako Parlamentuaren erregistro orokorrean eskuratu ahalko dituzte interesdunek, edo, bestela, Nafarroako Parlamentuko webguneko (www.parlamento-navarra.es) "lanpostuetarako deialdiak" izeneko atalean.

3.2. Honako hauek erantsi behar zaizkio eskabideari:

-Eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean deialdi honen 2. oinarrian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen duten ziurtagiriak.

-Alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua, II. eranskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkatuak, eta haien frogagiriak, behar bezala kautotuak.

3.3. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari zuzenduko zaizkio eta Nafarroako Parlamentuko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea, 1 - Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako batean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, probak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean haiek eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaituak direla frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

4. oinarria. Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Zerrenda horretan jasoko dira onartutako izangaien izen-deiturak. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda. Halaber, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean (www.parlamento-navarra.es) argitaratuko da.

4.2. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun naturaleko epean, interesatuek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte zerrenda horren aurka, eta akatsik egin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzita, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean (www.parlamento-navarra.es) argitaratuko da.

4.4. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ez bada, Parlamentuko Mahaiak lehiaketa hutsik gelditu dela adieraziko du. Erabaki hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. oinarria. Epaimahai kalifikatzailearen kideak, eraketa eta jarduna.

5.1. Honakoak dira lekualdatze-lehiaketa epaitu behar duen epaimahaiko kideak:

-Epaimahaiburua: Carlos Gil Martínez jauna, Nafarroako Parlamentuko Prentsa, Argitalpen eta Protokolo Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Pablo Díez Lago jauna, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

-Epaimahaikidea: Langileen Batzordeak proposatuta izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Langileen Batzordeak proposatuta izendatu beharrekoa.

-Epaimahaiko idazkaria: Luis Javier Fortún jauna, Nafarroako Parlamentuko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Manuel Pulido Quecedo jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

5.2. Epaimahai kalifikatzailea eratu beharko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara eman ondoko bost egunetako epean.

Epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliozkoak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoaren bidez hartu beharko dira, eta epaimahaiburua kalitateko botoaz baliatu ahalko da.

5.3. Deialdi honen arauak ulertu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak, bai eta aurreikusita ez dauden kasuetan egin beharrekoa ere, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu.

5.4. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6. oinarria. Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Nafarroako Parlamentuan lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Erregelamenduko 5.1 artikuluan xedatuarekin bat, alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldutako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

6.2. Merezimendu guztiak alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dira izangai bakoitzak lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko bere eskabidea aurkezten duen unean.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

6.3. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

6.4. Lehiakideen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen alde ebatziko da. Hori eginagatik ere, berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, adinez zaharrena den lehiakidearen alde ebatziko da.

6.5. Merezimenduak kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean paratuko ditu parte-hartzaileek lorturiko puntuazioak, hain zuzen ere Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta Nafarroako Parlamentuko webgunean, eta bost eguneko epea irekiko du interesdunek beren eskubidearen mesedetan merezimendu-balorazio horri buruz komeni zaiena alega dezaten.

6.6. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta epaimahaiak horiek ebatzi ondoren, Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean eta webgunean argitaratuko da izangaiek lortutako behin betiko puntuazioen zerrenda. Iragarpen horretan jakinaraziko da, era berean, proba praktikoa non, zer egunetan eta zer ordutan eginen den.

7. oinarria. Lanpostuaren eduki eta eginkizunei eta Nafarroako Parlamentuaren gaineko ezagutzari buruzko proba praktikoa.

7.1. Bi ariketa egin beharko dira, idatziz; bi ordu izanen dira, gehienez ere, ariketa bakoitza egiteko. Ariketa bakoitzeko hamar puntu lortu ahalko dira, eta proban, guztira, hogei puntu lortu ahalko dira gehienez.

Lehendabiziko ariketan, zenbait galderaren bidez, honakoen ezagutza baloratuko da: Nafarroako Parlamentuaren ezagutza eta, zehazki, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa, Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua eta Nafarroako Parlamentuko administrazioko antolamenduari buruzko Erregelamendua.

Bigarren ariketa, proba praktiko bat izanen da, deialdi honetako 3. idatz-zatiko 1. oinarrian azaldutako lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzkoa.

7.2. Ariketak plika itxien sistemaren bidez zuzenduko dira. Horretarako, izangaiek, ariketa bakoitza bukatzean, folioak gutun-azal batean sartuko dituzte, izenik jarri gabe. Ondoren, izen-deiturak bestearekin batera aurkeztuko den gutun-azal txikiago batean idatziko dituzte. Bi gutun-azalak itxita aurkeztu beharko dituzte. Probak bukatzean, bi gutun-azaletan epaimahaiak zenbaki bera jarriko du. Ariketak zuzendu ondoren eta kasuan kasuko gutun-azal zenbakiari puntuak eman ondoren, gutun-azal txikia jendaurrean irekiko da, ariketa bakoitzaren egilearen izena zehazteko.

Gutun-azalak jendaurrean irekitzeko eguna proba egiten ari den bitartean jakinaraziko zaie izangaiei.

Proba hori baztertzailea izanen da eta, bi ariketak kontuan hartuta, 10 puntu beharko dira, gutxienez, gainditzeko. Lortutako puntuazioa Nafarroako Parlamentuko iragarkien oholean eta webgunean emanen da argitara.

7.3. Probak egiteko, ahal diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira hala eskatzen duten minusbaliatuentzat, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8. oinarria. Gainditu dutenen zerrenda ordenatua, lanpostuaren esleipena eta izendapena.

8.1. Epaimahaiak izangai guztien puntuazioa emanen du eta izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari. Horrek zerrenda hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

8.2. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak puntuaziorik handiena lortu duen izangaiari esleituko dio lanpostua, eta haren izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

9. oinarria. Lanpostuak hartzea.

9.1. Izangaiak izendatu eta hamar egun naturaleko epearen barruan hartu beharko du lanpostua, izendapenari buruzko erabakia jakinarazten zaionetik hasita.

9.2. Aipatu epean, aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duen lehiakideak lehiaketaren jardunetatik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da eta, hala izanik, aurreko oinarrian adierazi zerrendan hurrengo den izangaiarekin beteko da lanpostua.

10. oinarria. Aurkeztutako agiriak.

10.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe eskatu ondotik. Eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, beste hiru hilabete igaro direnean izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

10.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak itzultzeko eskatu gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

10.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

11. oinarria. Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen, deialdi honetako oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Legebiltzarreko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

11.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak edo epaimahai kalifikatzaileak deialdi hau aplikatzeko erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Parlamentuko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

I. eranskina

................................................................... J/A, .......... urteko adinekoa, ....................-n (......................) jaioa, helbide (hiria, kalea, zenbakia, solairua eta posta kodea), N.A.N. eta telefono-zenbaki hauek (finkoa eta mugikorra) dituena: ...............................; eta ondokoaren zerbitzuko funtzionarioa dena: ................................................................. Hori horrela, adeitasunez.

ADIERAZTEN DUT:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio teknikari izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi dela, eta hartan parte hartu nahi dudala. Deialdia 2010eko ...........................aren .........(e)ko ........... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean.

Deialdiaren 3. oinarriari jarraituz, eskabide honi erantsitako agiri batean zerrendatu ditudala, behar bezalako hurrenkeran, alegaturiko merezimenduak eta aurkezturiko frogagiri egokiak.

ESKATZEN DUT:

Eskabide honetan aipatzen den deialdian onartua izatea.

Iruñean, 201......(e)ko ......................aren ....... (e)(a)n.
(sinadura)

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARI TXIT GARAIA.

II. eranskinA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa deialdia argitaratzen den egunean izangaiak onarturik duen antzinatasunaren arabera eginen da, puntu bat urte bakoitzeko.

-Oharrak:

Lehena.-Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzionalki dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Bigarrena.-a) letra honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

Hirugarrena.-Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

Laugarrena.-Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Bosgarrena.-Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den aldietako zerbitzuak, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietakoak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartu izana: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 irakastordu), gehienez ere 7 puntu eskuratu arte.

-Oharrak:

Lehena.-Baloratu beharreko prestakuntza ekitaldien ikastordu zatikiak hainbanatuko dira.

Bigarrena.-Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriak kreditu batekoak izanen balira bezala baloratuko dira.

Hirugarrena.-Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

Laugarrena.-Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekitaldietan parte hartzea puntuazio berarekin puntuatuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

Bosgarrena.-Atal honetan ez dira baloratuko ikasketa titulu bat, unibertsitatekoa nahiz unibertsitatez kanpokoa, lortzeko ikasketak.

b) Kongresu edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztu izana, beka jasotako edo sarituriko zientzia edo ikerketa lanak egin izana, eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratu izana, bai eta argitaratutako itzulpenak ere. gehienez ere lau puntu, epaimahai kalifikatzaileak balioetsi beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

c) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, lau puntu. Epaimahai kalifikatzaileak balioetsiko du, haien iraupenaren arabera.

-Oharrak, 2. idatz-zati osoari buruzkoak:

Lehena. Idatz-zati honetan aintzat hartuko dira, soilik, deialdiko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten merezimenduak.

Bigarrena. 2. idatz-zati honi dagokion puntuazioa gehienez ere 15 puntukoa izanen da.

3) Bestelako merezimenduak. Epaimahaiak ondokoak baloratuko ditu: 5 puntu gehienez ere.

1.-Deialdian eskaturiko titulazioaz bestelako goi mailako tituluak: puntu bat, gehienez.

2.-Deialdian eskaturiko titulazioaz bestelako erdi mailako tituluak: 0,50 puntu gehienez.

3.-Doktore gradua: 1 puntu, gehienez.

4.-Euskara eta Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea:

Azpiatal honetan, honela baloratuko da Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea: oinarrizko zikloagatik 0,50 puntu eta goi mailako zikloagatik, puntu bat.

Euskara jakitea honela baloratuko da: oinarrizko zikloagatik 0,60 puntu eta goi mailako zikloagatik 1,20 puntu. EGA titulua, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria edo agiri baliokidea aurkeztu behar da.

Helburu honetarako, kontuan hartuko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritako titulu eta ziurtagiriak. Ebazpen hori 2010eko irailaren 27ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

-3. idatz-zatiari buruzko oharra:

Gainditutako hizkuntza maila osoen kasuan edo unibertsitate-ikasketen kasuan, epaimahaiak erabaki dezake titulazioari eman beharreko puntuazioaren araberako puntuazio proportzionala ematea.

Iragarkiaren kodea: F1100469