2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITAKO ETA ALESBESKO ADMINISTRAZIO
ZERBITZUEN BATASUNA
Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena
Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2010eko azaroaren 11n, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako ospitalera eta anbulatoriora joateko garraio zerbitzuaren tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa, 2010eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 26an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Cadreitan, 2010eko abenduaren 31n.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.
ERANSKINA
7. artikulua. Tarifa bakarra ezarri da, 5 eurokoa.
Joateko 2,5 euro ordaindu beharko dira eta beste 2,5 euro itzultzeko.
Iragarkiaren kodea: L1021740