14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, deialdi hau iragarri da Valtierrako udal mugapeko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.

Horretarako, hamabortz eguneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen Udalaren bulegoetan.

Valtierran, 2010eko abenduaren 29an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1021738