14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2011rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Urzainkiko Udalak, 2010eko abenduaren 29an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 17. ordenantza fiskalaren aldaketa hasiera batean onestea.

2. Hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskalei dagozkien tarifen eranskinetako aldaketa:

Ur horniduraren tasa arautzen duen 3. ordenantza fiskala.

Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen 14. ordenantza fiskala.

3. Adieraztea, 2010eko martxoaren 25eko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasak ondokoak izanen direla:

-Hirilurreko ondasunen gainean: %0,237.

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,800.

4. Urte-tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak aldatzea, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, honako hauek izanen baitira:

-0-5 urte: %3,0.

-4 eta 10 urte bitartekoak: %2,9.

-4 eta 15 urte bitartekoak: %2,8.

-4 eta 20 urte bitartekoak: %2,8.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %12 urte-tarte guztietan.

6. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 1,30 indizea ezartzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako kuoten gainean.

7. Erabaki honen 1 eta 2. puntuetan aipatzen den ordenantzei buruzko espedientea jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

8. Ohartaraztea ezen erabaki honen gainerako puntuetan jasotako edukiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo bertzenaz Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urzainkin, 2010eko abenduaren 31n.-Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L1100080