14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aurri egoeraren deklarazioa

Hiri honetako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatuak eskatuta, hartu zuen, besteak beste, ondoko xedapen zatia duen erabakia:

1.-Laugarren kontuan izanik-en aipatzen diren pertsonek aurkeztutako alegazioei erantzutea, xedapen zatiaren atal berean jasotzen den zentzuan eta moduan.

2.-Deklaratzea aurri egoeran dagoela Cortes kaleko 16-18ko higiezina, aipatu txosten teknikoaren babesean, segurua ez baita eta eraisteko arriskua baitago. Hauek dira haren jabeak: Francisco-Javier Gómara Jiménez, Manuel Laplaza Rodero, Anne Reynolds, María-Jesús Osta Gil, María-Jesús Laplaza García del Pozo, Pedro-Esteban Laplaza García del Pozo eta Sara Laplaza Velaz, eta José-Luis Martínez Martínez.

3.-Eraikinean ez denez inor bizi, Cortes kaleko 16-18an (katastroko 5. poligonoko 740. lurzatia) gelditzen den eraikinaren eraispena agintzen da eta erabakiaren jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean hasi beharko da. Horretarako, segurtasunaren, osasungarritasunaren eta apainduraren aldetik, orubea behar bezalako baldintzetan utzi beharko du.

4.-Aurriari dagokionez, iradokitzea arrazoirik ez dagoela ondareko erantzukizunik aitortzeko, aurrekariak, egintza irmoak eta iragandako denbora (akzioa preskribituta) kontuan izanda.

5.-Iragarki laburtua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6.-Aurri egoeraren deklarazio administratibo honek eta hartzen diren neurriek ez dute jabea inolako erantzukizunetatik salbuesten, eraikina zaintzeko betebeharretan zabarkeriaz jokatzeagatik eskatzen ahal baitzaizkio.

7.-Egintza hau behin betikoa da bide administratiboan; jakinaraz bekie jabeei eta alegatzaileei, bertan bizi direnei eta eskubide errealak dituztenei, hirigintzako zerbitzu teknikoei, Udaltzaingoari eta Ogasuneko Alorrari (Katastroa), behar diren ondorioak izan ditzan."

Tuteran, 2010eko abenduaren 30ean.-Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L1021723