2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2010eko abenduaren 23an:
RBD 23-Dic-10 (6/BD).
"Ikusirik espedientean jasotako agiriak, ondokoa EBATZI DUT:
1.-Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUKF) 60.000 euro jotzen duen aparteko diru-ekarpena ematea, 2010. urtean Lankidetzako Nafarroako Toki Funtsean parte hartzeagatik.
2.-60.000 euroko gastua baimendu eta xedatzea, bai eta hori ordaintzeko betebeharra aitortzea ere, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren alde (NUKF), indarreko aurrekontuko 70/46200/482020 kontusailaren kargura, aurreko puntuan aipatu gastuei aurre egite aldera.
3.-Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak honako konpromisoak hartzen ditu Iruñeko Udalarekin:
a) Lankidetzako Nafarroako Toki Funtsak 2010. urterako egindako deialdiaren gaineko ebazpenaren txostena aurkeztea, behin aipatu ebazpena NUKFren baitan xede horretarako sortutako batzordeak ebatzi eta gero.
b) Segimendu partzialeko txosten bat aurkeztea, 2011ko urriaren 30a baino lehen, 2010eko deialdian finantzatutako proiektuen egoeraz bezainbatean.
c) Amaierako txosten bat aurkeztea, 2012ko urtarrilaren 31 baino lehen, baldin eta ordurako proiektu guztiak bukatu eta justifikatu ez badira.
4.-Zilegi izanen da jaso eta justifikatu ez den diruaren parte bat itzularaztea, berandutze-interesak barne, eta horiek dirua jasotzetik itzultzera bitarteko denboraren arabera zenbatuko dira. Zilegi izanen da, halaber, itzulketa hori, eskuratutako edozein izaeratako diru-sarrerek gastuek baino gehiago jotzen dutenean (kasu horretan, zenbat gehiago jo eta horrenbeste itzuli beharko da), eta horrelakoetan ere berandutze-interesak zenbatuko dira, 5. puntuan adierazi moduan.
5.-Aipatu bi itzulketetan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak itzuli behar duen kopurua diruaren legezko interesa kontuan hartuta kalkulatuko da, diru-ekarpena kobratzetik bertatik itzulketak erreklamatzeko hasitako administrazio-izapidea hasteko unera bitarte, eta, betiere, kopuru hori adierazitako epean -zeina ez baita inoiz ere hilabetekoa baino luzeago izanen- ordaintzen bada. Behin borondatezko epea amaituta ordaindu ez bada, interesak gehitzen segituko da, ordainketa egin arte.
Itzuli beharreko kopuru horiek zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira."
Iruñean, 2010eko abenduaren 27an. Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1100515