14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

2010eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, ezarritako erregelamenduzko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2010eko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen gaineko espedientea.

Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2010eko abenduaren 30ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1100087