2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Ordenantza. Hasierako onespena
Faltzesko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan aldaketa egiteko proiektua onetsi zuen Udalak, hasiera batean, 2010eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, haren 28. artikuluari dagokionez. Hortaz, 30 egunean jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udalaren idazkaritzan azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Faltzesen, 2010eko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, José Carlos García García.
Iragarkiaren kodea: L1021735