14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatea ordeztea

2010eko abenduaren 31n, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:

1515/2010 Ebazpena, abenduaren 31koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez alkatearen ordezko izendatu da Óscar Goñi Pérez lehen alkateordea, 2011ko urtarrilaren 3tik 4ra bitarte, biak barne.

José Antonio Mendive Rodríguez, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Kontuan hartuz, arazo pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2011ko urtarrilaren 3tik 4ra bitarte, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela "alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere haien izendapen ordenaren araberako lehentasunez, alkatea herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkatearen apirilaren 29ko 220/2008 Ebazpenean, ondotik uztailaren 26ko 901/2010 Ebazpenaren bidez aldatu baitzen, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta .2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Alkatetza honi Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.1 artikuluak ematen dizkioten eskumenez baliatuz, hura ere aplikatzekoa baita lege beraren 47.2 artikulutik hartara bidalita,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Óscar Goñi Pérez lehen alkateordea Alkatetzaren ordezko izendatzea 2011ko urtarrilaren 3tik 4ra, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.-Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; betiere, 2011ko urtarrilaren 5ean, kargura itzultzen naizenean, bukatuko da.

Hirugarrena.-Interesdunari jakinaraztea ezen Alkatetza honen ordez ari den epean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkotzak.

Laugarrena.-Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Bosgarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Barañainen, 2010eko abenduaren 31ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1021732