2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena
Araizko Udalak, 2011ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:
1. Hasiera batez onestea 2011. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
2. Hasiera batez onestea Araizko 2011ko aurrekontua betearazteko oinarriak.
3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean edukiko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.
Araitzen, 2011ko urtarrilaren 12an.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.
Iragarkiaren kodea: L1100537