2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Udaltzaingoko kaboaren igoera prozedura bukatzea
eta espedientea artxibatzea
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko uztailaren 30ean egin bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen:
"Iragarkia 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 26an, Barañaingo Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat betetzeko igoera prozedura hasi zen.
Kontuan izanik Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikulua, horren arabera "ofizioz hasitako prozeduretan, ezarritako gehieneko epea berariazko ebazpena eman eta jakinarazi gabe iraganda ere, Administrazioak ebazteko beharra dauka, ondoko ondorioak sortuz:
Eskubideak edo, hala behar bada, beste banan-banako egoera juridikoak sor edo aitor daitezkeenean, parte hartu duten interesdunek uler dezakete haien asmoak ezetsi direla isiltasun administratiboa dela eta.
Aitzinekoa kontuan harturik, proposatu eta honela erabaki da:
Lehenengoa.-Udaltzaingoko kaboaren igoera prozedura bukatzea, eta, hortaz, espedientea artxibatzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatuarekin bat. Prozedura hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 27an onetsi zuen, eta 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an.
Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Giza Baliabideen alorretara eta Udaltzaingora igortzea."
Barañainen, 2010eko abuztuaren 3an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1021726