1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
92/2010 Foru Agindua, urriaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, gastuen ordain gisara ostatuaren truke ematen den diru kopurua -Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamenduak ezarritakoa- eguneratzen duena.
Abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamenduak, 1.2, c) artikuluan, bere aplikazio eremutik at uzten du askorentzako logeletan ematen den ostatua, ostatu ematen duenari pagatutako dirua gastuen ordain hutsa bada.
Erregelamendu horrek ezartzen du, bere ondorioetarako, ostatuaren truke ematen den dirua gastuen ordain hutsa izanen dela egun batean lau euro baino gehiago ordaintzen ez badira haren 11. artikuluan aipatutako kontzeptu guztiengatik.
Foru dekretu horren azken xedapenetako lehenak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari ematen dio dekretuaren artikuluetan agertzen diren diru-zenbatekoak eguneratzeko ahalmena.
Turismo Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Nafarroako Turismoko Aterpetxeei gastuen ordain huts gisara egun bateko ostatuaren truke ordaintzen zaien diru-kopurua 5 eurokoa izatea, gaur egungo zerbitzu, prezio eta baldintzei egokitzeko asmoz.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamenduaren 1.2, c) artikuluak ezarritako gastuen ordain gisara ostatuaren truke ematen den diru kopurua eguneratzea, bost eurokoa ezarriz.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2010eko urriaren 26an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
Iragarkiaren kodea: F1100546