14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

COMPTOS GANBERA. Nafarroako Comptos Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena.

Nafarroako Comptos Ganberako auditore izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketaren epaimahaiak izendapen proposamena igorri du abenduaren 23ean, deialdi horretan puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde. Deialdia lehendakari honen 2009ko abuztuaren 20ko ebazpenaz onetsi zen, eta 92. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (irailaren 22koan) eta 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (irailaren 23koan) argitaratu zen. Izendapen proposamena ikusita, lehendakaritza honek, deialdiko 7. oinarriko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DU:

Lehena.-Karen Moreno Orduña andrea Nafarroako Comptos Ganberaren zerbitzuko auditore izendatzeko epaimahiak egindako proposamena jasotzat eman eta onartzea, bera izan delako probak gainditu eta puntu gehien lortu dituen izangaia.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin xedatzea, eta proposaturiko izangaiari adieraztea proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, deialdiko 7.3 oinarrian ezarritako agiriak Comptos Ganberan aurkeztu beharko dituela.

Iruñean, 2010eko abenduaren 23an.-Comptos Ganberako lehendakaria, Helio Robleda Cabezas.

Iragarkiaren kodea: F1021329