14. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua aldatzen duen azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduan antzemandako akatsa zuzentzen duena. Haren bidez, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen zituen ordezkariak izendatu ziren, Nafarroako Ospitalegunearen sorrera dela-eta.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua aldatzen duen azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunearen sorrera dela-eta, Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide izendatu zen, besteak beste, Kanpo kontsulten, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendariordetzako Langileria Ataleko burua; hauxe da izen zehatza: "Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Kudeaketako Zuzendaritzako Langileria Ataleko burua". 22/2004 Foru Aginduaren bidez, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen zituen ordezkariak izendatu ziren.

Hortaz, aipatu foru aginduan akats bat dagoela antzemanda, bidezkoa da zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aipatutako artikuluan ahalmena ematen zaie administrazio publikoei edozein unetan zuzentzeko beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua aldatzen duen azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduan antzemandako akats materiala zuzentzea. Haren bidez, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen zituen ordezkariak izendatu ziren. Hona hemen aldaketa:

Honako hau dioen tokian:

"-Kanpo kontsulten, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendariordetzako Langileria Ataleko burua"

Honela behar du:

"-Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Kudeaketako Zuzendaritzako Langileria Ataleko burua".

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abenduaren 2an.-Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F1020410