130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiarena, Oltza Zendeako, Ollarango, Goñibarko, 35., 55. eta 56. Fazeroetako, Etxauriko, Ziritzako, Etxarriko, Bidaurretako, Zabaltzako, Jaizko eta Gesalazko udal mugapeetako abelbideetan mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean jartzen duena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetan mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko interesdunei.

Lehena.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 1634/2010 Ebazpenaren bidez, arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetan mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientea onetsi zen. Gero, udal mugape bakoitzeko dokumentuak eta landa-lanak bildu ziren.

Bigarrena.-Abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2011ko ekainaren 16an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1110827